R. M. Azkue ikastolea legeztau zaneko 40. urteurrena
2006-10-26 02:00 Euskerea berbagai2006ko urrian bete dira 40 urte gaur eguneko Lauro Ikastolea (lehen R. M. Azkue Ikastolea) legeztau zanetik. Izan be, 1966. urtean, Madrilek, Lehen Hezkuntzea euskeraz irakasteko legezko baimen ofiziala emon eutson Azkue ikastoleari.
R. M. Azkue ikastolea legeztatu zaneko 40. urteurrena ospatuko dau bihar, urriak 27, Euskaltzaindiak Bilboko egoitzan, arratsaldeko 17:00etan hasiko dan ekitaldian.
Andres Urrutia euskaltzainburuaren ondoetorriagaz hasiko da ekitaldia; ondoren, Ignacio Etxebarria Lauro ikastolako presidenteak hartuko dau berbea, eta amaitzeko, Jaime Martinez Lauro ikastolako zuzendariak eta Pedro Aranburu Euskal Herriko Ikastolen Konfederazinoko presidenteak be berba egingo dabe.
Euskaltzaindiak azaldu dauenez, 2006ko urrian bete dira 40 urte gaur eguneko Lauro Ikastolea (lehen R. M. Azkue Ikastolea) legeztau zanetik. Izan be, 1966. urtean, Madrilek, Lehen Hezkuntzea euskeraz irakasteko legezko baimen ofiziala emon eutson Azkue ikastoleari. Horretarako, Euskaltzaindiaren babesa izan eban ikastoleak, Akademiaren orduko idazkari zanak, Adolfo Irigoien euskaltzainak, sinatu eban eta eskabide agiria.
Gauzak holan dirala, R. M. Azkue izenagaz, gazteleraz gain beste hizkuntza batean irakasteko baimen ofiziala lortu eban Estaduko lehen ikastetxea izan zan gaur eguneko Lauro ikastolea.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!