Rikardo Arregi XIX. Kazetaritza Sariketea martxan dago
2007-03-28 02:00Maiatzaren 25era bitartean, Andoaineko udaletxean aurkeztu behar dira lanak eta sariak bagilaren 30ean emongo dira. Sari Nagusiak Xabier Laka eskultorearen garaikurra eta 9.000 euro eroango ditu; Kazetari Barria sariak garaikurra eta 3.000 euro; eta Epaimahaiaren Sari Bereziak 4.000 euro.
The Undertones taldearen kontzertua Bilboko Santana 27 aretoan
2007-03-28 02:00 MusikeaThe Undertones talde irlandarrak kontzertua emongo dau eguen honetan, martiak 29, Bilboko Santana 27 aretoan. Emonaldia gaueko 21:00etan hasiko da, The Hot Dogs! talde urretxuarragaz.
EHUk Bilboko I. Lasterketa Mistoa antolatu dau datorren domekarako
2007-03-28 02:00Euskal Herriko Unibersidadeak Bilboko I. Lasterketa Mistoa antolatu dau datorren domekarako, apirilaren 1erako. Emakume batez eta gizonezko batez osotutako bikoteka egingo da lasterketea, Uribitarte pasealekuko 5.000 metroko ibilbidean.
Arestiren sei ipuinak moldatuta
2007-03-28 02:00 KultureaEuskerea baserri mundura mugatzen zan sasoian, 1957-62 urteen bitartean, Gabriel Arestik, Egan literatura aldizkarian, sei ipuin argitaratu zituan, urte desbardinetan idatzitakoak. Xabier Monasteriok sei ipuin horreek ‘Ipuinak’ izeneko liburutxu batean argitaratu ditu.
Euskadiko bankuek eta Jaurlaritzeak euskera sustatzeko hitzarmena sinatu dabe
2007-03-28 02:00 Euskerea berbagaiBBK, Kutxa eta Vital Kutxa Euskal Autonomia Erkidegoko bankuek sinatutako hitzarmenaren helburu nagusia arlo sozio-ekonomikoan euskerearen erabilerea eta presentzia sendotzea da.
Juan Crisostomo Arriaga Konserbatorioa zabalduko dabe
2007-03-27 02:00 MusikeaEraikin barria Bilboko Ibarrekolanda plazan dago. Bost pisutan, danetara 11.489 metro koadroko azaleran, 8 urtetik gorako 415 ikaslek musika tresnen 24 espezialidade ikasiko dabez.
Bizkaiko Foru Aldundiak euskerara itzuli dau Europako Batasunaren terminologia guztia
2007-03-27 02:00 Euskerea berbagaiTresna horren bidez, euskerea Europako beste 23 hizkuntza honeen parean jarten da. Bizkaiko foru erakundea izan da lehenengoa, estadu mailan, tresna hori sarean jarten, www.bizkaia.net webgunean.
'Ez dok amairu' Bilbon
2007-03-27 02:00 KultureaMartiaren 28tik apirilaren 27ra bitartean, Ez dok amairu erakusketa zabalik izango da Euskaltzaindiaren egoitzan. Erakusketeak Ez dok amairuren aurrekariak, sorrerea, garapena eta amaiera azaltzen ditu. Besteak beste, taldearen inguruko dokumentu idatzi, argazki, grabazino eta bideoek jarri ditue ikusgai.
Eztia versus azukerea
2007-03-27 02:00 Jan edanakOrain berrehun urte edari eta janariak gozotuteko erabilten zan gozogarri bakarra eztia zan. Gaur egun erabilerak asko aldatu dira, jatekoen gozogarri eta botika legez erabilten dogu-eta eztia.
Nork ordainduko dau zerga digitala?
2007-03-27 02:00Hasiera batean zehaztutako epea marti honetako 27an izan da baina atzeratu egingo da. Zeren epea? Egun horretarako, zerga digitalak (‘kanona’) finkatuta egon behar eban baina, akordiorik ez dagoanez, atzeratu egin dabe eguna.
Ipar Uribe nagusi Plateruenan
2007-03-26 02:00 BertsolaritzeaBusturialdeari 15 puntutik gorako aldea atarata, Ipar Uribe nagusitu zan barikuan jokatutako Bertsolari Gazteen XV. BBK Sariketan.
Unai Basurko Getxon amaituko dan hirugarren eta azken etapea noiz hasiko zain
2007-03-26 02:00 Euskaldunak munduanAstegoienean, bariku arratsaldeko 19:20an (23:30 UTC) sartu zan portugaletearraren ‘Pakea’ ontzia Norfolken, Australiako Fremantle uritik abiatu eta 68 egun, 11 ordu eta 20 minutuko nabegazinoaren ondoren.
Oihane Perea nagusi Aramaioko finalerdian
2007-03-26 02:00 BertsolaritzeaOihane Perea gasteiztarra izan zan atzo, Aramaioko Kultur Etxean jokatutako Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren finalerdiko irabazlea. Ofizioko lanean erregulartasunez eta fin ibili zan, eta kartzelakoan, egindako lana biribildu eban. Pereaz gan, Otamendi eta Juaristi ziran hautagai nagusiak eta ez eben hutsik egin.
Itota
2007-03-26 02:00 BidaideEgiturea ez da oso handia (40 metroko altuerea eta 400 metroko luzerea) baina Laos inguruko lurralderik pobreeneko 450 metro koadro ingurutan bizi diran 6.200 lagunen bizimodua goitik behera aldatuko dau. 'Nam Theun 2' urtegia da, herrialdearen historian inoiz egin dan proiekturik handiena.
Berbalagun ekimenaren lehen urteurrena Enkarterrin
2007-03-26 02:00 Euskerea berbagaiEnkarterriko Berbalagun egitasmoa orain dala urtebete jaio zan gure eskualdean euskereak bizi dauen egoera larriari aurre egiteko. Gure eskualdean euskeraz bizitea ez da bape erraza, klase, eskola edo euskaltegietatik kanpo erderea da nagusi, euskera ikasleak eta euskaldunak oro har aukera murritzak ditu bere hizkuntzan berba egiteko.
Gerediagak 2007rako egitasmoak zehaztu ditu
2007-03-26 02:00Ekintza desbardinen hausnarketea, egoitza barria eta ‘Astola’ izena izango dauen aldizkaria izan dira Gerediaga Alkarteak Gerediaga ermitan egindako batzarreko gai nagusiak.
Bilborock aretoaren 10. urteurrena ospatuko da apirilean
2007-03-26 02:00 MusikeaApirilaren 12tik 14ra bitartean, estilo danetako 21 talde izango dira aretoan, tartean zazpi banda euskaldun. Kontzertuak grabau egingo dira, diskoa atarateko helburuagaz.
Bosgarren txapela Xabier Silveirarentzat
2007-03-26 02:00 BertsolaritzeaAstegoienean, zapatuan Elizondon finala jokatu, irabazi eta Nafarroako Bertsolari Txapelketa gehien irabazi dauen bertsolaria da Xabier Silveira lesakarra, honezkero bost jantzi ditualako, azken laurak bata bestearen atzetik.
Topaguneak X. urteurreneko programazinoa aurkeztu dau
2007-03-26 02:00 Euskerea berbagaiTopagunea Euskera Alkarteen Federazinoak Batzar Nagusia egin dau astegoienean Matienako Errota Kultur Etxean. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan 90 bazkide dituan federazinoak hamar urte beteko ditu 2007 urtean eta Batzar Nagusian urtean zehar urteurrena ospatzeko antolutako ekitaldien barri emon dau.





















Aupa,zelan?
Besterik gabe, Funikularrak Trapagarango Escontrilla eta Larreineta auzoa lotzen ditu. La Arboledara joateko funikularretik bertotik urteten den autobusa...
»» Larreinetako funikularra