Bardem Bigarren Mailako Aktorerik Onena izentau dau Aktoreen Sindikatuak

Bizkaie! 2008-01-29 13:14

Aktoreen Sindikatu Nagusiak saritutako aktoreek zeozelako aldea dabe Oscarretarako, Hollywoodeko Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademian boto eskubidea daben 6.000 personetatik gehienak aktoreak diralako.

AEBetako Aktoreen Sindikatu Nagusiak (SAG) Javier Bardem saritu dau egunotan Bigarren Mailako Aktorerik Onenaren sailean, Coen anaien ‘No Country for Old Men’ film luzeean egindako lanagaitik.

Bardemegaz batera, aitatu sari-banaketan, ‘There Will Be Blood’ filmean petrolio-saltzaile diruzale batena egiten dauen Daniel Day-Lewis izentau dabe Aktorerik Onena eta oraintsu hildako Heath Ledger aktoreri eskaini euston saria.

Beste alde batetik, Julie Christie britainiarrak irabazi eban Emakumezko Aktorerik Onenaren saria, ‘Away From Her’ pelikulan Alzheimerra duen emakume bat gorpuzten egindako beharragaitik. Bigarren Mailako Emakumezko Aktorerik Onenaren sailean, barriz, Ruby Dee beteranoa nagusitu zan, ‘American Gangster’ filmean egindako lanagatik.

Aktoreen Sindikatu Nagusiak ‘No Country for Old Men’ pelikuleari emon eutson Aktore-talderik Onenaren saria, eta Sean Pennek zuzendutako ‘Into the Wild’ film dramatikoa esku hutsik geratu zan, izendapen gehiago izan arren.

Aktoreen Sindikatu Nagusiak saritutako aktoreek zeozelako aldea dabe Oscarretarako, Hollywoodeko Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademian boto eskubidea daben 6.000 personetatik gehienak aktoreak diralako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu