Suitzako film batek irabazi dau Zinegoak jaialdiko sari nagusia

Bizkaie! 2008-01-28 11:04   Barriak

Comme des voleurs Lionel Baier zinemagilearen filma saritu dabe. Pelikulea 'emozinoz beterikoa da eta mutil homosexual baten nortasuna zelan garatzen dan' erakusten dau, epaimahaiaren esanetan.

Comme des voleurs Lionel Baier zinemagile suitzarraren pelikuleak irabazi dau Zinegoak Bilboko Nazinoarteko Gay-Lesbo-Trans zinemaldiaren film luze onenaren saria.

Jaialdiko arduradunek jakinarazo dabenez, epaimahaiak aho batez erabagi dau saria film horri emotea. 'Mutil homosexual baten nortasuna zelan garatzen dan erakusten dau eta emoitza emozinoz beteriko obra unibersala da'. Lionel Baierrek berak eta Natacha Koutchoumov aktoreak pelikulan egindako lana be txalotu dabe.

Irabazleen izenak Bilboko Conjunto Vacio klubean egindako jai batean jakinarazo ditue. Baina irabazleak nortzuk diran iragarri badabe be, oraindino jaialdia ez da amaitu. Aste honetan hainbat film eskainiko ditue 14 herritan eta 10.000 ikusle gehiago izango dituala uste dabe.


Ganerako sariak

- Dokumental onena: Freeheld (Cynthia Wade).

- Film labur onena: íííTodas!!! (Jose Martret).

- Lesbianismo eta Genero saria: Itty Bitty Titty Committee (Jamie Babbit).

Epaimahaiak film luze onena aukeratu dau. Ganerakoak ikusleek aukeratu ditue, emonaldien ostean izan diran botazinoen bidez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu