Joaquin Achucarro Fundazioa sortu dabe Dallasen pianista bilbotarraren ondarea garatzeko

Bizkaie! 2008-01-29 16:52   Euskaldunak munduan

Achucarroren eta Dallasen arteko hartu-emonak estuak dira, 1989an, Achucarrok Southern Methodist unibersidadeko Joel Estes Tate katedrea bete ebalako.

Dallas uri estadubatuarrak eta Southern Methodist unibersidadeak Joaquin Achucarro Fundazinoa sortu dabe Dallas urian bertan, pianista bilbotarraren ondarea garatu eta ziurtatzeko helburuagaz.

Achucarroren eta Dallasen arteko hartu-emonak estuak dira, 1989an, Achucarrok Southern Methodist unibersidadeko Joel Estes Tate katedrea bete ebalako. Gauzak holan dirala, fundazinoaren sorreran kontuan izan dabe pianista bilbotarraren nazinoarteko ospea eta Dallaseko unibersidade horretan egin eban irakasle-lana.

Norbanakoen ekarpenak edota ekarpen pribatuek finantziauko dabe zentroa. Bere helburuen artean dagoz pianista gazteen karrerea bultzatzea, errrezitaldiak eta kontzertuak antolatzea, artisten ibilbideetako proiektu zehatzei diru-laguntzinoak emotea, ikasleei bekak emotea eta klase magistralak antolatzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu