Kultura ondarearen ikerkuntzarako zentro bat izango dau Gasteizek

Bizkaie! 2008-01-25 10:02

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kultur ondarea ikertzeko eta zabaltzeko zentroa izango da Gasteizko Maturana-Berastegi jauregia 2011. urtetik aurrera baina nazinoarten be erreferente izateko asmoz.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kultur ondarea ikertzeko eta zabaltzeko zentroa izango da Gasteizko Maturana-Berastegi jauregia 2011. urtetik aurrera baina nazinoarten be erreferente izateko asmoz.

Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak; Xabier Agirre Arabako diputadu nagusiak; eta Patxi Lazcoz Gasteizko alkateak uriko alde zaharrean dagoan Maturana-Verastegui Jauregia birgaitu eta bertan Zain, kultura ondarearen ikerkuntzarako zentroa eregiteko alkarlan hitzarmena sinatu eben bart.

XVI. mendeko eraikin hori Santa Maria katedraletik oso hur dago, eta Zainen egoitza izango da. Tenpluaren birgaitze lanak zuzentzen dabilen Fundazinoaren esperientzia aprobetxauko dabe Maturana-Verastegui Jauregia birgaitzeko.

Zain zentroa kultura ondarearen ikerkuntzan nazioarteko erreferente bihurtu gura dabe Eusko Jaurlaritzeak, Arabako Aldundiak eta Gasteizko Udalak.

Hitzarmena sinatu ondoren, Azkaratek gogorarazo dau Zainen helburua Eusko Jaurlaritzearen Ondare Zentroa sendotzea dala.

Kontuak kontu, Jauregia birgaitzeko, 2011ra arte zazpi miloe euroko dirutzea bideratuko dabe hiru erakundeen artean: 3,5 Jaurlaritzeak, 2,2 Aldundiak eta 1,3 Udalak. Azken horrek eraikina emon dau proiekturako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu