Jaurlaritzeak euskerazko irakurle-programak jarri gura ditu martxan Japonian eta Filipinetan

Bizkaie! 2008-01-24 17:25   Euskaldunak munduan

Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Lorea Bilbao Hizkuntza Politikarako aholkularia Japoniara eta Filipinetara joango dira asteburu honetatik hasi eta zezeilaren 2ra arte, bi herrialdeetako hainbat unibersidadetan irakurle-programak martxan jarteko aukerea aztertzeko asmoz.

Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Lorea Bilbao Hizkuntza Politikarako aholkularia Japoniara eta Filipinetara joango dira asteburu honetatik hasi eta zezeilaren 2ra arte, bi herrialdeetako hainbat unibersidadetan irakurle-programak martxan jarteko aukerea aztertzeko asmoz.

Izan be, pasa dan udagoienean, Japoniako eta Filipinetako unibersidade batzuetako ordezkariek bisitaldi bat egin eben Euskadira aitatutako lektoradoak euren zentroetan martxan jarteko interesa erakutsiz. Herrialde horreetan irakurle-programarik sortuko balitz, lehenengoa izango litzateke Asian, beti be Etxepare Euskal Institutuaren sorrereari begira hainbat oinarri ezartzeko.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzatik adierazo dabenez, 2008an bere ibilbideari ekingo deutson Etxepare Euskal Institutuaren helburua euskerea eta euskal kulturea mundu osora zabaltzea izango da eta bertan izango dira orain arte Jaurlaritzeak garatu izan dituan lanak, hizkuntza zein kultura arloan.

Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako ordezkaritzeak egingo dauen bidaia mamitsua izango da: lehenengo Japonian, Tokion hain zuzen be, bilerak izango ditue Waseda eta Sofiako unibersidadeetako hizkuntza departamentuetako ordezkariakaz. Bertan, honezkero, badagoz euskerazko eskolak, Hiromi Yoshidaren eskutik. Gero, Osakako Kansas Gaidain izango dira eta, azkenik, Kobeko Unibersidadean.

Gero, urtarrilaren 31n Filipinetara joango dira Manilako Ateneo Unibersidadera eta Nueva Vizcaya Estaduko Unibersidadeko arduradunakaz bilerea egingo dabe. Bertako gobernadoreagaz be bilerea izango dau Baztarrikak, bidaiari amaierea emon baino lehen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu