Caballer valentziarrei emon deutso saria publikoak

Bizkaie! 2006-09-06 02:00

Bilboko aurtengo Aste Nagusiko Su Artifizialen Publikoaren Saria Caballer piroteknia valentziarrarentzat izan da. Epaimahaiaren irabazleak, barriz, Nakaja Art poloniarrak izan dira.

Bermeoko Udalak gurasoentzako, ostalaritzako langileentzako eta etorkinentzako euskera eskolak antolatu ditu

Bizkaie! 2006-09-06 02:00   Euskerea berbagai

Bermeoko Udalaren Euskera Sailak etorkin, guraso eta tabernarientzako euskera ikastaro bereziak antolatu ditu. Guraso eta seme-alaben arteko hizkuntzearen trasmisinoa, ostalaritzan zerbitzua euskeraz emotea eta etorkinen integrazinoa bultzatzea da ikastaro honeen helburua.

Euskerea entzungo da Buenos Aireseko Unibersidadean

Iratxe Ormatza 2006-09-05 02:00   Euskaldunak munduan

Argentinan euskal etxeek aspalditik eskaintzen dabe euskerea eta euskal kulturea ikasteko aukerea. Oraingo ikasturtetik aurrera, aukerea zabaldu dabe Buenos Aireseko Unibersidadera. Ezinbestean, beharraren ondorioa izan da. FEVAk eta unibersidadeak berak behar egin izan dabe ikasleei euskerea eta euskal kulturea irakasteko eskaintza hur izateko.

Etxepare Euskal Institutua: euskerea eta euskal kulturea munduan zabaltzeko

Bizkaie! 2006-09-05 02:00   Euskerea berbagai

Euskeraz argitaratutako lehenengo liburuaren egilea, Beñat Etxepare, omendu gura izan dabe, Etxepareren ‘Euskara, jalgi hadi mundura’ esaldiagaz bat eginik.

Benetako antzarrak ala guzurrezkoak?

Bizkaie! 2006-09-05 02:00

Egun handia da gaur Lekeition: Antzar Eguna. Aurten be, benetako antzarrak erabiliko dira, hegaztien gripea dala-eta igaz ia-ia ekitaldia bertan behera geratu ostean. Azken orduko arazoak ebitetako, Gaiker IK4 zentroak Antzartek antzarra sortu dau, gomazkoa. Benetako antzarraren itxurea dauka, baina hazur-haragizkoa izan beharrean, gomazkoa da.

Alatriste

Joseba Terreros 2006-09-05 02:00   Zinema kritikak

Alatristeren ganeko liburuak irakurri dabezanei interesauko jakena jakin arren, hemen ez gara eztabaidatzen hasiko film hau zelan egokitzen jaken jatorrizko liburuei; hori bai, ez dago dudarik pelikula honetako argumentuak sinisgarritasuna daukana.

Sopelanako Lasterketa Nudistea hilaren 9an egingo da Barinatxeko hondartzan

Bizkaie! 2006-09-04 02:00

Sopelanako Lasterketa Nudistea asteon, irailaren 9an egingo da goizeko 12:00etan Barinatxe ‘Salvaje’ hondartzan, Sopelana eta Getxo herrien artean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kebab connection

Joseba Terreros 2006-09-04 02:00   Zinema kritikak

Komedia barregarri honetan aspaldiko zuztarrak, orainaldi multietnikoak eta etorkizun aurreikusiezinak nahastetan dira, baina Kebab Connection-ek, batez be, barre egiteko aukerea opesten dau.

Jentetza handia Azkena rock jaialdian

Gotzon Uribe 2006-09-04 02:00   Musikea

Azkena rock jaialdiko hirugarren eta azken jardunaldiak 19.546 lagun batu ebazan Mendizabalan, Gasteizen. Jaialdiko bosgarren urteurrenean, jaialdiak egun bateko asistentzia errekorra lortu eban (igazko zapatuko 15.587 lagunetan egoan egoan orain artekoa). Horrezaz ganera, egun danetako ikus-entzuleen kopurua be gainditu egin dau (igazko 32.104 lagunetan ezarrita egoan).

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Wangari Muta Maathai, 2004ko Bakearen Nobel Saria Euskadin

Bizkaie! 2006-09-04 02:00

2004. urtean Bakearen Nobel Saria jaso eban Kenyako Wangari Muta Maathai andrea Euskadin dago CO2 emisioen konpentsazinoko hitzarmen bat sinatzeko.

Kepa Junkera: ‘Musikearen alde kontzeptuala lantzen dot’

Saioa Torre Gereketa 2006-09-04 02:00   Barriketan

Mundu osoan zehar egindako bidaietan ezagututako uriak gogora ekarri eta Hiri diskoan jaso ditu trikitilari barritzaile bilbotarrak.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Arabar Errioxara erromesaldian

Inaki Aurrekoetxea 2006-09-04 02:00   Bertsolaritzea

Urteroko ohitureari jarraitu deutso aurton be Bizkaiko Bertsozale Elkarteak (BBE). Zuzendaritzakideak batu eta irailaren hasikeran ardaoaren erromesaldia egitea zeregin sano etra garrantzitsutzat daukagu.

Castelliko (Argentina) Euskal Etxe barriak Zuzendaritzea aukeratu dau

Iratxe Ormatza 2006-09-04 02:00   Euskaldunak munduan

Orain dala gitxi Argentinako Rio Gallegoseko euskal etxea eratu barri dala jakinarazo genduan. Oraingoan, Castelliko euskal etxearen barri emongo dogu. Castelli Buenos Aires probintziaren barruan dago eta 7.852 biztanle daukaz.

Pilak ondo kargau barik, barriro lanera bueltan!

Oscar Dominguez 2006-09-01 02:00   Begi betegarri

Donostiako Aukerako eta Liburu Zaharren Azokeak 43 stand izango ditu

Bizkaie! 2006-09-01 02:00   Kulturea

Donostiako Aukerako eta Liburu Zaharren Azokeak gaur, irailak 1, zabalduko ditu ateak eta hilaren 17ra bitartean, danetara, zortzi probintziatako 43 stand eta liburugileren parte hartzeagaz, % 20ra arteko beherapenak eskainiko ditue.

Santurtzik Seat 600 autoen Espainiako Itzuliaren 20. etapea hartuko dau

Bizkaie! 2006-09-01 02:00

Santurtzi udalerri bizkaitarrak Seat 600 autoen etenbako errelebuen Espainiako Itzuliaren 20. etapea hartuko dau domeka honetan, irailak 3, Kantabria eta Bizkaia batzen dauena, hain zuzen be.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gorliz satelite bidez

Bizkaie! 2006-09-01 02:00

Gorlizko Turismo bulegoak udalerriko 50 interes gune (PDI edo POI) argitaratu ditu GPS nabigatzaileen erabilpenerako.

Liburu batek Deustuko Unibersidadeak Donostian egindako 50 urteak dakarz gogora

Bizkaie! 2006-09-01 02:00

Deustuko Unibersidadeko Giza Zientzien fakultadeko katedratikoa dan Juan Manuel Diaz de Guereñu jaunak idatzia. Ia-ia 300 orritan zehar, Gipuzkoan hezkuntzearen eremuan funtsezkoa izan dan ikastetxe baten sorburua eta garapena azaltzen ditu, zehatz-mehatz, egileak.

Nömada Tx, munduko soinuen filma

Bizkaie! 2006-09-01 02:00   Barriak

Nömadak Tx sormenezko dokumentalaren eta road movie-aren arteko filma da eta Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoa (Oreka Tx) txalapartariek India, Mongolia, Sahara eta Laponiara egindako biajeak erakusten ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Irargik Gerra Zibileko errepublikar gudarien ehundaka alkarrizketa digitalizau ditu

Bizkaie! 2006-09-01 02:00

Irargi-Euskadiko Ondare Kulturalaren Zentroak ahozko artxiboaren Fondoa digitalizau dau eta berton Gerra Zibileko errepublikar gudari eta soldaduen ehundik gorako alkarrizketa agiri dira, gehienak inoiz argitaratubakoak.