Bermeoko Udalak gurasoentzako, ostalaritzako langileentzako eta etorkinentzako euskera eskolak antolatu ditu

Bizkaie! 2006-09-06 02:00   Euskerea berbagai

Bermeoko Udalaren Euskera Sailak etorkin, guraso eta tabernarientzako euskera ikastaro bereziak antolatu ditu. Guraso eta seme-alaben arteko hizkuntzearen trasmisinoa, ostalaritzan zerbitzua euskeraz emotea eta etorkinen integrazinoa bultzatzea da ikastaro honeen helburua.

Bermeoko Udalaren Euskera Sailak etorkin, guraso eta tabernarientzako euskera ikastaro bereziak antolatu ditu. Guraso eta seme-alaben arteko hizkuntzearen trasmisinoa, ostalaritzan zerbitzua euskeraz emotea eta etorkinen integrazinoa bultzatzea da ikastaro honeen helburua. Bermeoko Udalak matrikulearen % 50era arteko dirulaguntzak eskaintzen ditu euskeraz ikasteko prest dagozanentzat. Ikastaroak urrian hasiko dira eta izena emoteko epea irailaren 29an amaituko da da.

Gurasoentzako euskera eskolakaz, seme-alabei trasmitiduko jaken hizkuntza euskera izatea lortu nahi da oinarri sendoagoak izateko aukerea eskainiz eta hizkuntza aberatsago bat izatea. Gurasoak udabarrira bitartean ibiliko dira euskera eskoletan. Eskolak amaituta, gurasoen txokoan kantak eta ipuinak ikasteko tailerretan parte hartu ahal izango dabe.

Ostalaritzan lan egiten dabenentzako ikastaroaren helburua, honeetariko batzuk euskerea ikasteko lehenengo pausuak emotea da eta euskerazko zerbitzua emotea taberna eta jatetxeetan. Ikastaro honeetako ikasleek ulermena garatuko dabe batez be, eta bezeroen eta ostalaritzako langileen arteko komunikazino egoerak lantzeko beren beregi diseinautako ikasmaterial bildumea erabiliko dabe. Ikastaroa urrian jarriko da martxan, danetara, 60 orduko izango da, eta urtarrilean amaituko da.

Etorkinentzako ikastaroa, euren gizarteratze prozezua euskerearen bitartez errazteko pentsau da.

Urtero moduan, Bermeoko Udalak herritarren euskalduntzea eta alfabetatzea bultzatzen ditu eta euskerea ikasteko dirulaguntzinoak emongo ditu horretarako. Laguntza ekonomikoa eskatzeko bete behar diren baldintzak, Bermeon erroldatuta egotea, 16 urtetik gorakoa izatea eta asistentzia egiaztatzea dira. Zenbait kasutan ikasleek pagetan daben matrikulearen erdia pagauko dau Udalak. Dirulaguntzino hau, behin matrikulea egin eta pagau ostean eskatu ahal izango da Bermeoko Udalean.

Informazino gehiago: Bermeoko Udaleko Euskera Sailaren 94 617 9122 telefono zenbakian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu