GOR diskoetxearen nobedadeak
2006-02-10 00:00 Musikea
Gor disketxearen disko berriak
Chicarela
Flitter taldeko Javi Zurbanoren proiektu barria. Oraingoan gitarra joteaz gan, abestu be egiten dau. Lizarrako Flitter taldeak ohitu gaituen estiloetatik urruntxu dago proiektu barri hau.
Lehendakaris Muertos
Urtebete eskas pasau da Iruñeako taldeak lehenengo lana kaleratu ebanetik eta daborduko material nahikoa daukie disko barri bat osotzeko. Ganera, denporaldi honetan ez dira geldirik egon: eszenatoki txikietan, gaztetxeetan zein jaialdi handietan hartu dabe parte, hala nola Villarcayoko (Burgos) Baitu Rock-en, Salamancako Tinto Rock-en eta oraintsu Iruñeko Hatortxu ...
Jazz Blues zirkuitu iraunkorraren lehenengo pausuak
2006-02-10 00:00 MusikeaEgitaraua:
Daniel Almat y la esquina caliente
Urtarrilak 18, Basauriko Arizko dorrean, 19:30ean
Urtarrilak 19, Zornotzako Zelaieta zentroan, 21:00etan
Urtarrilak 20, Leioako Café Ambigú-n, 22:00etan
The Graham Foster Trio
Zezeilaren 15ean, Basauriko Arizko dorrean, 19:30ean
Zezeilaren 16an, Zornotzako Zelaieta zentroan, 21:00etan
Zezeilaren 17an, Leioako Café Ambigú-n, 22:00etan
Four Friends
Martiaren 15ean, Basauriko Arizko dorrean, 19:30ean
Martiaren 16an, Zornotzako Zelaieta zentroan, 21:00etan
Martiaren 17an, Leioako Café Ambigú-n, 22:00etan
Saioa Torre Gereketa
Ama euskeriari azken agurrak
2006-02-10 00:00 Bertsolaritzea
Ama euskeriari azken agurrak
Neure biotzeko Amatxo zarra
antzinako Ama Euskera,
seme leyal bat orain datortzu
azken agurra emotera.
Ainbeste gerra goitu ezinda
danori atsotu zara,
zaurien zauriz galdu-galduta
amatxo zoaz iltera.
Zorigaixtoan negargarri ta
dot sentimentu handia,
geure lur maite dakustalako
gaztelatua jarria.
Bestela erdu, erdu ikustera,
Tubal euskeralaria,
baña ez dozu ezagutuko
orain zure jatorria.
Nun dira bada zure semiak
Foru ta euskera-zaliak?
Nun dira bada Tubal gure aita,
zure ondorengo garbiak?
Nun dira bada zure ume zintzo ...
‘New Horizons’ Plutonera bidean
2006-02-10 00:00 txutxu-mutxuan
Pluton benetako planetea?
Gorago esan lez, kapsulearen beste interesgune bat Neptunotik harantzago dagoan Kuiperren gerrikoa aztertzea da. Lehenago planeten hondakinak gordeten ebazan troka edo zabortegi modura ikusten zana, gaur egun miniaturako 100.000 mundu baino gehiago daukazan gordeleku modura ikusten da. Igaz Kaliforniako Michael Brown astronomo ezagunak gerriko honetan Pluton baino handiagoa dan mundu bat dagoala adierazo eban; mundu horri Lilah izena emon eutsien zientifiko ospetsu honen ohorez.
Eguzki sisteman hamargarren planetea topau izanak Pluton benetako planetatzat hartzen ez dabenen ...
Vida y color
2006-02-10 00:00 Zinemea
Aurten Santiago Tabernero izentau dabe Goya sarietarako zuzendari barririk onenaren saria irabazteko. Lehenengo lan honetan argi eta garbi erakutsi dau personaien txokorik ostenduenak ederto ezagutzera emoten eta ezin hobeto atondutako gidoiak idazten ez eze antzezleek lan ezin hobea egiteko tresnak emoten be badakiala.
Silvia Abascalen beharra on-ona da, baina antzezle talde osoak bikain jardun dau, Junio Valverdek antzezten dauen Fede gaztetxuaren lanetik hasita. Fede ume ameslaria 1975eko Madrilen bizi da, beharginen auzo batean. Alderdi horretarik filmak sasoi horretako argazki egokia ...
Interneten musikearen salmentak hirukoiztu egin ziran 2005ean mundu osoan
2006-02-10 00:00 sarean
Bizkaie!
Sud Express
2006-02-10 00:00 Zinemea
'Sud Express' bizimoduen bidekurutze baten ganeko kontakizuna da. Parisetik Lisboara doan trenean barrena kurutzatzen diran persona anonimoen sei istorio agiri dira. Birtute asko topau daitekez tren baten inguruan egindako 'road movie' honetan, baina aitagarrienetariko bat da gaur egungo hainbat gairi, batez be, inmigrazinoaren gaiari oratzeko guran hain ohikoa izaten dan sentimentalismo merkea erabili ez izana.
Edozelan be, behin baino gehiagotan politikoki zuzena izateko jokaerea azaldu eta odol txar gehiagoren hutsunea igarri arren, 'Sud Express' filmak hausnarketarako giltzarri asko emoten dauz ...
San Antontxutako Taketaldia
2006-02-10 00:00 BertsolaritzeaMungiako gazteak idaztera animau behar zirala eta eskualdeko gaztetxuen bertso sortarik onenari sari berezi bat emotea ebatzi eben Taket Bertso Alkarteko arduradunek. Mungiako gaztetxuen maila bardintsua zanez, baten lekuen hiru aitamen berezi egin ziran. Pozik hartu eben euren saria Garazi, Maitane eta Jon Mungiarrek.
Nahiko ezkutuan baina, beste sariren bat be emon ei izan zan… Iturriaga txapel barik etorri eta txapelagaz joan zan saio ostean. Merezidu be ondo merezidu dau gure bizkaitarrak!
Txokoan ederto bazkaldu eta bazkalondoan ez zan bertsorik ...
Zerua euskaldunago
2006-02-10 00:00 Euskerea berbagai
1.- Euskaltzain osoak
Juan San Martin (2005-05-30)
Patxi Ondarra (2005-07-30)
Juan Mari Lekuona (2005-12-05)
Patxi Altuna (2005-01-20)
2.-Ohorezko euskaltzainak
Eugenio Agirretxe (2005-07-07)
Federico Barrenengoa (2005-12-30)
3.- Euskaltzain urgazleak
Joxe Mari Aranalde (2005-09-24)
Juan San Martin mendizale, idazle eta euskaltzain osoa joan dan urteko maiatzaren 30ean hil zan. 1922ko bagilaren 23an jaiotako eibartarra, tornulari lanean hasi zan egunez eta gabaz eskolara joaten zan. Irakurle sutsu, Egan aldizkariko zuzendari, artikulugile, olerkari (Otsalar ezizenagaz) zanari Espainiako Mendi Federazinoak zilarrezko domina emon eutson ...
Plantxan erretako foie-grasa hegazti-saltseagaz eta azeagaz
2006-02-03 00:00 Jan edanak
Osogaiak (4 lagunentzat):
- 280,00 gr. foie gras.
- 0,40 kg. azea.
- 0,10 kg. urdai gazitu.
- 0,75 l. hegazti saltsea.
- 20,00 gr. boilur
- Gatz fina.
- Maldon gatza.
- Piper baltza .
- Kipulina.
Zelan egin
Batetik, hegazti-saltsea eukiko dogu preparauta. Bestetik, ebagi azea brunoisean, galdaraztatu eta salteau dado txikitan zatitutako urdaiagaz(foiearen ohea izango da hori). Gero, bota gatza eta piperbaltza foieari, markau zartagin batean eta amaitu egiten beste 5 minututan hegazti-konsomean, irakin barik. Ostean, pasau konsomea eta gehitu boilur-ur ...
Buber 2006, euskal webgune onenak saritzeko
2006-02-03 00:00 sarean
Gogoratu 'Interneten euskerearen hedapenean gehien lagundu eban webgunea' atalean 2003ko sariduna Bizkaie! aldizkaria izan zala. Aurten be, kategoria berean lehiatuko gara. Emoiguzu zeure botoa ondoko helbidean: http://buber.interneteuskadi.org/
Bizkaie!
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1691
1692
1693
1694
1695
1696
1697
1698
...
1842
1843
1844
1845
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...