Kilometroak 2006ko pregoia irakurriko da zapatuan Oiartzunen
2006-09-14 02:00 Euskerea berbagai'Kilometroak 2006' jaialdiaren pregoia irakurriko da zapatu honetan, irailak 16, arratsaldeko 20:30etan Oiartzungo Elorsoro Kiroldegian eta leku berean baina egun bat aurretik pregoi honen entsegua egingo da komunikabideentzat. Jaialdia urriaren 1ean ospatuko da.
'Kilometroak 2006' jaialdiaren pregoia irakurriko da zapatu honetan, irailak 16, arratsaldeko 20:30etan Oiartzungo Elorsoro Kiroldegian eta leku berean baina egun bat aurretik pregoi honen entsegua egingo da komunikabideentzat. Jaialdia urriaren 1ean ospatuko da.
Taula gainean, 150 bat lagun batuko dira, Aitor Arozena txistulari oiartzuarraren zuzendaritzapean. Oiartzuarrak izango dira honeetariko asko, baina Euskal Herriko beste txoko askotatik etorritako kideak be izango dabez lagun, guztiak euskerearen eta ikastolen aldeko jaiaren alde baturik.
Euskal Herriko musika herrikoia oinarri harturik preparau dabe ikuskizuna. ‘Txistulariak izango dira haria, baina dantzari eta abeslarien laguntzinoa be izango dogu’, azaldu dau Aitor Arozenak, pregoiaren zuzendari izango danak.
Lartaungo txistulariak, Lartaun abesbatza, Andra Mari abesbatza, Erlaitz metal taldea, Haurtzaroko Dantza Taldea, Haurtzaro ikastolako bertsolariak, Maria Mendizabal sopranoa, Jon Bergaretxe abeslaria, Joxe Mari Arbelaitz baritonoa arituko diraOrain 14 urte, Kilometroak jaialdia Oiartzunen egin zanean, orduan be, txistularien pregoia egin zan. ‘Oso polita izan zan, eta arrakastatsua’ gogoratu dau Arozenak, orduan be berak zuzendu eban eta jaia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!