‘Azken olatua, azken arnasa’: Enrike Zubiaren azken eskulturea Bermeon
2006-09-14 02:00Enrike Zubiaren ‘Azken Olatua, Azken Arnasa’ izeneko eskulturea inaugurau dabe Bermeon. Bizkaiko herriko udalaren ‘arrantza mundua’ proiektuaren barruko azken ekimena izan da eskulturea. Proiektu horretan beste eskultura bi dagoz, bata San Juan Portalean eta beste bat Torronteron.
Enrike Zubiaren ‘Azken Olatua, Azken Arnasa’ izeneko eskulturea inaugurau dabe Bermeon. Herri bizkaitarreko udalaren ‘arrantza mundua’ proiektuaren barruko azken ekimena izan da eskulturea. Proiektu horretan beste eskultura bi dagoz, bata San Juan Portalean eta beste bat Torronteron. Zubiaren lanek arrantzeagaz zerikusia daukien pertsonaiak islatzen dabe, arrain saltzaileak, amuma-aitite batzuk itsasoari begira... Orain, itsasoan galdutako gizon bat da protagonistea. Eskulturea Portu Zaharrean jarri dabe.
Zubiaren lehenengo eskulturea San Juan portalean imini zan eta errealismo osoz errepresentetan ebazan arrain saltzaileak. Bigarren lana Torronteron dago, aitite-amuma batzuk itsasoari begira. Portu Zaharrean jarri barri daben eskulturan, barriz, hiru irudi dagoz: itsasoan galdutako gizon bat, gazte bat eta txakur bat. Itsasoan galdutako gizona da obrearen protagonistea. Gazteak arrantzaleen belaunaldi barriak sinbolizetan ditu eta txakurra ontzietan beti egoan figurea da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!