Xanon arte-galeria inaugurauko dabe eguenean Bilbon

Bizkaie! 2006-09-18 02:00

Xanon arte-galeria barriak eguenean, hilak 21, zabalduko ditu bere ateak Bilbon Cristina Gutierrez-Meurs (Madril, 1966) artistearen ‘Entre blanco y negro’ izenburuko erakusketeagaz.

Xanon arte-galeria barriak eguenean, hilak 21, zabalduko ditu bere ateak Bilbon Cristina Gutierrez-Meurs (Madril, 1966) artistearen ‘Entre blanco y negro’ izenburuko erakusketeagaz.

Arte-areto barria Bizkaiko uriburuko Juan Ajuriaguerra kaleko 33. zenbakian kokatuta dago. Erakusketetarako 100 metro koadroko gunea dauka, eta beste 60 metro koadro ditu galeria-funtserako.

‘Entre blanco y negro’ erakusketan, ‘adopzinoz’ bilbotarra dan artisteak arketipo legez aztertzen dau gizakiaren irudia, bakarkako pertsonaiak islatuz, atenporalak, gizarte errealidade zehatz batean kokatu barik. ‘Sueños’ eta ‘Gente corriente’ erakusketakaz hasitako ekimena amaitu dau Gutierrez-Meursek erakusketa barriagaz. Gutierrez-Meursek grafitoa, pastela eta papel gaineko ikatza erabilten ditu. Kolorerik barik, artisteak griserantz doan zuri-baltzezko planteamentua egiten dau, gizakiaren uniformetasunaren sentimentua adierazoteko. Erakusketea irailaren 21etik urriaren 25a arte egongo da ikusgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu