Ikastolen ikasturte-hasiera ekitaldia egin dabe Zamudion

Bizkaie! 2006-09-15 02:00   Euskerea berbagai
‘SAIOKA, 30 urte, urrats bat baino gehiago euskarazko ikasmaterialetan’ aurkeztu dabe

Berrehun lagun baino gehiago batu dira Zamudioko Teknologia Alkartegian zapatuan goizeko hamaiketan urte akademiko barriari hasierea emoteko ekitaldian. Ganera, 'SAIOKA, 30 urte, urrats bat baino gehiago euskarazko ikasmaterialetan’ aurkeztu dabe.

Berrehun lagun baino gehiago batu dira Zamudioko Teknologia Alkartegian zapatuan goizeko hamaiketan urte akademiko barriari hasierea emoteko ekitaldian. Euskal Ikastolen Konfederazinoak deituta, Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria, Anjelez Iztueta Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa Sailburua eta Miren Azkarate Kultura Sailburua izan dira bertan. Ganera, hainbat ikastoletako ordezkariak, gurasoak eta irakasleak be hurreratu dira ekitaldira. Ordu beteko iraupena izan dauen aurkezpenean teknologia barriak erabili dira informazinoa erraz zabaltzeko.

Urte akademikoari hasierea emoteko balio izan dau ekitaldiak baina, horrezaz ganera, baita lagun talde handi bati omenaldia eskaintzeko be, luzaroan gogor lan egin dabenei, hain zuzen. Holan, ‘SAIOKA, 30 urte, urrats bat baino gehiago euskarazko ikasmaterialetan’ proiektua aurkeztu da jentaurrean. Ekimenaren aurkezpen-berbaldia Euskal Herriko Ikastolen Konfederazinoaren aholkulari pedagogiko Xabier Garagorrik egin dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu