Roge Blascok bloga zabaldu dau

Bizkaie! 2006-09-13 02:00

Radio Euskadiko kazetari eta abenturazale Roge Blascok bloga zabaldu dau eitb.com webgunean. ‘Levando Anclas’ eta ‘La casa de la palabra’ irratsaioen esatari ezagunaren blogean Afrika, Amerika, Asia eta Europa ezagutzeko informazinoa eskaintzen da, irratsaioetan lantzen dituan gaien eta parte hartzen daben konbidatuen eskutik.

Oinez, bizikletan edo trenean egin daitekezan txangoak ezagutarazoko deuskuz Blascok; ekologia eta alkartasuna oinarri legez hartzen daben bidaiak be jorratzen ditu eta erabiltzaileek euren eretxia emoteko aukerea daukie, iruzkin bidez. Iruzkin gehien jasoten daben testuak ‘ranking’ baten goiko partean egongo dira, interesa biztu dabelako.

Horrezaz ganera, Rogek bere irratsaioetan izaten dituan konbidau batzuk be parte hartuko dabe blogean eta euren bizipenak jakinarazoko deutsiez erabiltzaileei.

Bestalde, biaje kontuakaz zerikusia daukien beste webgune batzuetarako loturak be topau daitekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu