Duhalderen sorminetan

Saioa Torre Gereketa 2006-09-14 02:00   Musikea

Eskerrak emonaz hasi dau prentsaurrekoa Bilboko Kafe Antzokian Anje Duhaldek. Elkar disketxearen eskutik, ‘Sorminetan’ disko barria aurkeztu dau. Alboan, Anjel Valdes Elkarreko arduraduna, Rafa Rueda, Xabier Amuriza eta Mikel Fernandez ditu, diskoan buru-belarri parte hartu daben lankide eta lagunak.

Eskerrak emonaz hasi dau prentsaurrekoa Bilboko Kafe Antzokian Anje Duhaldek. Elkar disketxearen eskutik, ‘Sorminetan’ disko barria aurkeztu dau. Alboan, Anjel Valdes Elkarreko arduraduna, Rafa Rueda, Xabier Amuriza eta Mikel Fernandez ditu, diskoan buru-belarri parte hartu daben lankide eta lagunak.

Orain dala berrogehi urte hasi zan musikearen munduan baina argazkietan barre egitea kostau egiten jako oraindino. Ganera, orain arte bera zala dana egiteko kapaza pentsetan eban baina ‘disko hau hasi nebanean konturatu nintzan ni baino hobeto egingo eben beste asko egozala’. Horregaitik, telefonoa hartu eta Xabier Amurizari deitu eutson. Lagunak dira eta ia betidanik ezagutzen dabe alkar, beraz, batek melodia egin, ideia emon eta besteak berbak atondu ditu. Halanda be, Amurizaren esanetan, ‘melodiaz gan, musikariak ideia be emon behar dau, kanta horregaz zer adierazo gura dan jakin behar da letrea idatzi baino lehen’ . Duhalderen esanetan, Amurizak ‘tiroa bihotzean bota deutso eta lan ona eta eredugarria egin dau’.

Baina abestien letrak egin baino lehenago, melodiak egin ditu Duhaldek. Gero, disko ‘maisutasunez’ produzidu dauen Rafa Ruedari pasau deutsoz. Lauaxetaren omenezko emonaldietan ezagutu eben elkar eta ‘esperientzia polita izan zan arlo profesionalean zein personalean’ . Orduan, ‘kostau arren, diskoaren kontrola Rafaren esku itxi dot eta ez jat bape damutu . Rafaren lana ‘ideia edo melodia horreei dimensinoa emotea izan da, janten jantzia sortu dot’ . Horretarako, Rufo Urbina (bateria eta perkusinoak), David Gonzalez (bajua), Mikel Azpiroz eta Arkaitz Miner musikariez inguratu dau mungiarrak Duhalde. Arrangoiztarrari sano gustau jako esperientzia, ‘zuzenekoetan nire haurtzaindegiagaz joko dodan arren: nire seme Txomin baterian, haren lagun bat gitarran eta saxofoi doinuak jarriko dabezan beste bi lagun’ .

Kolaborazino bereziak izan ditu. Benito Lertxundi ‘ jurasikoagaz’ zeozer egiteko amesa eukan eta Mixel Labeguerie zanaren ‘Oi kanta berri’ aukeztu eutsonean haren seme Enekok, kanta hori Lertxundigaz abestekoa zala erabagi eban Duhaldek. Esan eta egin, ganera. Bestalde, bersino bi dagoz, John Hiatt eta Jummy McCarthy musikarien kantena.

Estilo aldaketea egon badagoala autortzen dau artisteak baina kanten esentzia betikoa dala igarten da. Letretan be, danetarik dago, aldarrikapen politikoa ahaztu barik. Hori bai, aurreko lanetan modu argian egiten ziran aldarrikapenak orain tarteka-marteka igarten dira. ‘Danok dakizue nire herriagaz konpromisoa daukadala baina ez dauka zentzurik beti gauza bera esaten ibiltea' .

Diskoaren aurkezpen-kontzertuei jagokenez, ‘ez dira lar egongo, gurago dodalako entzun gura nauenak deitzea’ . Halanda be, zemendiaren 10ean Miarritzeko Atabal aretoan jko dau eta 24an Bilboko Kafe Antzokian. Urriaren 7an, barriz, Barañainen izango da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu