Delorean Berlinen, merkadu diskografikoaren azokan
2006-09-15 02:00 MusikeaDelorean pop talde gipuzkoarra Euskal Herriaren izenean joango da irailaren 20tik 22ra Merkadu Diskografikoaren Nazinoarteko XVIII. 'Popkomm' Azokara. Azokea Alemaniako uriburuan, Berlinen izango da.
Delorean pop talde gipuzkoarra Euskal Herriaren izenean joango da irailaren 20tik 22ra Merkadu Diskografikoaren Nazinoarteko XVIII. 'Popkomm' Azokara. Azokea Alemaniako uriburuan, Berlinen izango da eta Delorean Marlango taldeagaz batera egongo da bertan.
'Sounds From Spain' izeneko informazino-standean egongo dira musikeagaz zerikusia daukien erakunde, alkarte eta enpresak desbardinakaz.
Antolatzaileek igaz lortutako emoitzak hobetu gura dabez. Igaz, 48 herrialdetatik etorritako 800 erakustaldia izan ziran, akreditautako 1.900 kazetari eta 15.000 bisitaritik gora.
Kontzertuak
Euskaldunek Babylon aretoan joko dabe irailaren 21ean, eguena arratsaldeko 20:30ean, Nuble katalanen eta Marlango madrildarren aurretik.
Taldea
Delorean 2000. urtean sortu zan Zarautzen. Lehenengo lanak pop doinukoak izan ondoren, azken lanetan jantzarako doinuak eta pop ilunagoa egiten dabez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!