Bertsolamintza´05
2005-05-20 00:00 Bertsolaritzea
Bertsozale Elkarteak bide luzea egin dau 86an sortu zanetik. Bertsolaritzearen zabalpenean eta transmisinoan gero eta proiektu landuagoak garatzen dauz eta eragiten dauen esparrua zabalduz doa eten barik. Bide horretan geldiuneak behar izaten dira lantzean behin, zertan ari garan eta zer gura dogun jakiteko. Ondo pentsau, hobeto eregiteko. Bertsolamintza da gogoetearen estazino hori. Azkenengoa 2002an egin zan, eta bertsotarako gaien inguruan hausnartzeko antolatu zan. Bertsogintzearen esparrutik bideratu zan orduko ha. Aurten transmisinoan sortu da gogoetarako preminea.
Bertso eskolek urte askotako bidea ...
A okratoxina ardaoetan
2005-05-13 00:00 Jan edanak
Ardaogintzeari dagokionean, ardao baltza da A okratoxina izateko arrisku gehien dauena; gorriek, barriz, gitxiago eta zuriek gitxien; horrek pentsarazoten deusku beratze aldia eta A okratoxinak muztioan urtzeko dauen gaitasuna erabagiorrak dirala. Edozelan be, ardaoetan A okratoxinaren konzentrazinoa ardao klarifikanteen erabilereagaz bajatuten da eta horreen artean, ikatz aktiboa izan daiteke eragingarriena substantzia horren kontra.
Esandakoak esanda, behar beharrezkoak dira mahastien zainketa zehatza eta tratamenduen kontrola honddoen erasoei aurre egiteko.
Imanol Sarasola,
enologoa
Eusko Jaurlaritzeak ofizialtasuna emon deutso Townsvilleko (Australia) euskal etxeari
2005-05-13 00:00 Euskaldunak munduan
Bizkaie!
Necocheako euskal etxeko familiek 18 eta 30 urte bitarteko euskal gazteak hartuko dabez udan
2005-05-13 00:00 Euskaldunak munduan
Informazino gehiago:
Euskadiko Gazteriaren Kontseilua
Hartu-emonetarako: Aloña Arruti
Telefonoa: 943 42 97 67
Faxa: 943 42 98 37
E-maila: nazioarteko@egk.org
Bizkaie!
Luis Iriondo: ‘beti parkatu behar da’
2005-05-13 00:00 BarriketanEuskal Genealogiari buruzko Jardunaldiak Euskaltzaindian
2005-05-13 00:00 Euskaldunak munduan
Jardunaldiotan ondokoek parte hartu dabe: Joseba Zulaika Center for Basques Studies-eko zuzendariak; Gloria Totorikaguena, Unibersidade bereko irakasle eta Euskal Diaspora eta Migrazio Ikerketen zuzendariak; Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko lau kidek: Andres Iñigo, Jose Luis Lizundia, Mikel Gorrotxategi eta Patxi Galé; horreegaz batera, zazpi aditu be izan dira, Nafarroatik, Gipuzkoatik eta Bizkaitik etorriak: Alberto Aldai, Maria Dolores Lekuona, Jose María Elizondo, José Angel Garro, Josu Etxezarraga, Andoni Esparza, Mikel Belasko, Cameron Watson, Anabella Barroso, Koldo San Sebastián eta Fernando López.
Bizkaie!
Kalidade handiko literaturea, urte birik behin
2005-05-13 00:00 Kulturea
Aurten, nobela idazteko bekan, bizkaitar bi geratu dira irabazle: Edorta Jimenezen “Azeria eta lehoia” eta Lutxo Egiaren “Zubigilea”. Mundakakoaren liburuaren kasuan, autoreak esan eban lan hau 'Baleen berbaroa’ eta ‘Sukar ustelaren urtea’ nobelen sailekoa izango dala, Sebastian Zubietakoaren abenturen eta ibileren hirugarren partea. Jimenezen eskutik, irakurlea Ingalaterraraino joango da, eta Armada Garaiezina be agertuko jaku liburuaren orrialdeetan, benetako jazoeretan oinarrituta. Epaimahaikoek, batez be, Edortaren esperientzia aitatu eben saria emoteko orduan: 'Interes berezia daukie narrazinoaren teknikak eta itsasoko hizkera bereziaren erregistroak ...
Ruta 66 aldizkariaren 20. urteurren jaia Bilbon
2005-05-13 00:00 Musikea
Sarrerak salgai egongo dira Kafe Antzokian bertan, Urretxindorra liburudendan, Power Records eta Bolan diskodendetan eta alde zaharreko Muga tabernan.
Gotzon Uribe
Elikadurea zahartzaroan
2005-05-13 00:00 Jan edanak
Berbarako, ondokoa izan daiteke egunoroko menu bat:
Armozua:
- Basokada bat esne (kolesterolagaz arazorik ez badago esne osoa).
- Ogia mermelada edo eztiagaz.
- Fruta pieza bat edo zumo naturala.
Hamaiketakoa:
- Fruta pieza bat edo zumo naturala.
- Ogia urdaiazpiko egosiagaz edo gaztaiagaz.
Bazkaria:
- Barazkiak patateagaz edo arroza edo pasta edo lekaleak.
- Okelea, oilaskoa, arraina.
- Ensalada edo barazkiak hornigai lez (piperrak, tomatea, kalabazina, kipulea, txanpinoiak…)
- Frutea.
Askaria:
- Basokada bat esne edo jogurta.
- Ogia urdaiazpiko egosiagaz edo gaztaiagaz, edo gailetak.
Afaria:
- Saldea edo zopea, ensaladea ...
The interpreter
2005-05-13 00:00 Zinemea
Pelikula honen lehenengo zatia inor gogaituko ez dauen thriller bikaina da. Datuak emon eta dosifiketako modua zehatza da eta apurka-apurka eratzen doa suspenseko pelikula guztiek behar daben matazea. Ganera, filmak beharrezko osogai guztiak daukaz istorio interesgarria eskaintzeko.
Edozelan be, bigarren zatia ez da bape distiratsua. Sortutako egoerearen konponbidea personaia nagusiei ixten jake oso-osoan, baina bien artean ez dago ezelango erakarpenik. Nortasunen kontrapuntuak eta loturak guztiz artifizialak dira eta alkarrizketa batzuk zeharo topikoak, hain arruntak ze pasarte dramatiko batzuetan barre egiteko ...
La demoiselle d'honneur
2005-05-13 00:00 Zinemea
Hogeita bost urteko Philippe (Benoît Magimel) mutil arrunta, zintzoa, arteza eta erakargarria da. Amagaz eta arreba gazteago bigaz bizi da eta kontratista baten agindupean hasi barri da behar egiten. Arrebarik zaharrenaren ezkontzan ohorezko damearenganako erakarpen sutsua sendituko dau. Baina Sentak ez dauz personak maite ganerakoek lez. Sentaren grinea aseezina da eta maitasuna baieztatzeko froga sendoak behar dauz. Gero, Philippe-ri autortuko deutso alkarrenganako maitasunaren erakusgarri modura bakotxak persona bat hil behar izango dabela.
Honako hau nahiko film surrealistea da. Mito, fetitxe ...
Ratzinger-en ikasbideak
2005-05-13 00:00 txutxu-mutxuan
Sexualidadea
Gai honetan be sano zorrotza izan da eta kritika gogorrak egin deutsoz sexualidade eta ugalketearen arteko bereizketeari; izan be, horrek 'giza bizitzearen beraren kontzeptua be aldatu dau'. Aita Santu barriaren ustez, 'ekintza sexualak bere helburu eta jomugea galdu dau eta sexualidade mueta guztiak baliokideak dirala emoten dau'. Ganera, behin eta barriz gaitzetsi dau preserbatiboaren erabilkerea, inmoraltzat hartuz.
Homosexualidadea
Ratzinger-ek errespetetan dauz 'sufridu eta bizimodu egokia topau gura dabenak', baina zorrotz be zorrotz jardun dau 'ezkontza homosexualaren eredu juridikoa sortzearen ...
Hong Kong, berunezko oihana
2005-05-13 00:00 Bidaide
Oraingoan bai, gauzak behar dan moduan. Azkenean, Ekialde Urrunerantz hartu dogu bidea. Pozez beteta gagoz eta gai bakarra daukagu buruan. Hori berbaldietan, gorputzean daukagun urduritasunean, lo-kukuetan... igarten da. Ordu batzuk geroago, egunsentiak iluntasuna bitan zatitzen dau eta itxaroten gengozan momentua heltzen da: ‘Bidaiari jaun-andreak, minutu batzuk barru lurreratuko gara...’. Pilotua isilik geratzen da eta Txina hodei artean agertzen da. Hong Kong-ek haginak erakusten deuskuz eta eta gu bete-betean sartzen gara.
Uriburuak, gustau ala ez, aparteko enkantua dauka. Ikusgarria da. Hemen ...
Bebe eta Paco de Lucia Musika Sarietan izar nagusi launa sari irabazita
2005-05-13 00:00 Musikea
Bizkaie!
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1690
1691
1692
1693
1694
1695
1696
1697
...
1793
1794
1795
1796
Hurrengoak ››
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa