Irlandako gaelikoa laguntza beharrean

Bizkaie! 2008-02-21 11:28
Lá Nua gaelikoz argitaratzen dan egunkariak ateak zarratu leikez laster, Ipar Irlandako administrazinoak dirulaguntzinoa murriztea erabagi ostean.

Irlandako gaelikoa ez da oso hizkuntza osasuntsua, ez hizkuntza handiakaz konparauta, ezta euskerea lako txiki batzuekaz konparauta be. Urteetan hiztunak galduz joan da ia desagertzeraino. Aurrean izan dauen arerioa be ez da edozein: ingelesa, hain zuzen be.

Halan da be, Euskal Herriko eredua hartu eta Berria egunkaria lako proiektu bat sortu eben orain urte batzuk hizkuntzearen inguruko zenbait eragilek. Jenteak bere poltsikotik dirua jarri eta egunkari bat sortzea erabagi eben: Lá Nua izenekoa. Kontua da ze, egunkari honek ezinbestekoa dauela dirulaguntzino publikoa, bai Ipar Irlanda eta baita Irlandako Errepublikak emondakoa. Gauzak holan dirala, aurten, Ipar Irlandako administrazinoak dirulaguntzinoa murriztea erabagi dau eta egunkari hau bi astetan ia zarratu egin beharko dabe. Martiko lehen astean azken aleak atarako dituelakoan bildur dira egunkariko langileak. Hizkuntza txikia izanik, kalean dauen presentzia apurra guztiz galduko litzateke, horrek dituan eragin guztiakaz.

Egunkariari dirulaguntzinorik ez kentzeko eskatuz, Interneten sinadurak batzen hasi dira irlandarrak. Guk be badakigulako ze gatxa dan hizkuntza txiki bat bizirik mantentzea, eta hau egiteko, zein garrantzitsua dan hedabideak izatea, gure babesa emon behar geunskio.

Babesa emon gura dauenak beheko helbidean bere sinadurea jarri leike; era berean, gai hau zabaltzea alkartasuna erakusteko modu polita izan daiteke.

http://www.petitiononline.com/ln0502

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu