Jaurlaritzeak eta Nafarroako Gobernuak hizkuntza politikan alkarlana garatzeko borondatea agertu dabe
2008-02-22 14:54 Euskerea berbagaiBesteak beste, soziolinguistikearen, toponimoen eta hezkuntzearen arloan alkarregaz lan egingo dabe, eta datozen egunetan Azanza eta Baztarrika batzartuko dira gaur berbatutakoa zelan gauzatu erabagiteko.
Zortzi urtean lehenengo batzar ofiziala egin dabe bi erakundeek gaur, zezeilak 22. Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak, Carlos Perez-Nievas Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak, Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Xabier Azanza Euskararen Nafar Institutuko (Enai) zuzendariak hartu dabe parte gaurko bileran.
Bileran Nafarroako arduradunek Enai aurkeztu deutse Jaurlaritzako ordezkariei, eta lehen hartu emon zuzena izan dabe Perez-Nievas eta Azanza izentau zituenetik.
Bi gobernuak pozik azaldu dira, alkarlanerako pausua emon dabelakoan, eta aurrera begira be holan jarraitzeko konpromisoa hartu dabe.
Besteak beste, soziolinguistikearen, toponimoen eta hezkuntzearen arloan alkarregaz lan egingo dabe, eta datozen egunetan Azanza eta Baztarrika batzartuko dira gaur berbatutakoa zelan gauzatu erabagiteko.
Zortzi urtean ez da harreman ofizialik izan Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko hizkuntza politikarako arduradunen artean. Halan da be, Enairen sorrereagaz harreman ofizialetarako ateak edegi dira. Enairen estatutuen arabera, honek Nafarroatik kanpoko erakundeakaz alkarlana bilatuko dau ‘euskerearen presentzia, erabilerea eta irakaskuntzea sustatzeko’.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!