Karmele Mitxelenarentzat VII. Abra Saria

Bizkaie! 2008-02-25 14:03   Bertsolaritzea

Lehenengo ataletik bigarrenera Gillen Hiribarren eta Karmele Mitxelena pasau ziran, eta azken honek jantzi eban txapela, VII. Abra Sariko txapeldun bihurtuz.

Getxon urtero egiten dan Euskal Herri mailako gazteen bat-bateko bertso sariketa honetan, aurten honako bertsolariek hartu eben parte: Gillen Hiribarren (Itsasu), Aimar Karrika (Auritz), Karmele Mitxelena (Oiartzun), Itxaso Paya (Algorta), Alazne Untxalo (Ituren) eta Eñaut Uruburu (Abadiño).

Epai-mahaia Martin Aramendik, Iñaki Aurrekoetxeak, Mirari Azulak eta Asier Ibaibarriagak osotu eben eta gai-emoile lanetan, barriz, Miren Loizaga ibili zan.

Lehenengo ataletik bigarrenera Gillen Hiribarren eta Karmele Mitxelena pasau ziran, eta azken honek jantzi eban txapela, VII. Abra Sariko txapeldun bihurtuz.


Sailkapena ondokoa izan zan
:

1.- Karmele Mitxelena
2.- Gillen Hiribarren
3.- Aimar Karrika
4.- Eñaut Uruburu
5.- Itxaso Paya
6.- Alazne Untxalo

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu