Lekeitioko Zine eta Bideo Bilerearen 31. edizinoa egitea adostu dabe Udalagaz
2008-02-25 10:50 Barriak'Ezin genduan bertan behera itxi Euskal Herrian dagoan euskerazko zinemaldi bakarra', azaldu dau Lekeitioko alkate Jose Maria Cazalisek Udalak Zine eta Bideo Bilereari diru-laguntzinoa emotearen arrazoia. Holan, orain dala gitxi antolatzaileek euren lana itxi eta jaialdia bertan behera geratuko zala iragarri arren, gitxienez edizino bat gehiago izango da.
'Ezin genduan bertan behera itxi Euskal Herrian dagoan euskarazko zinemaldi bakarra', azaldu dau Lekeitioko alkate Jose Maria Cazalisek Udalak Zine eta Bideo Bilereari diru-laguntzinoa emotearen arrazoia. Holan, orain dala gitxi antolatzaileek euren lana itxi eta jaialdia bertan behera geratuko zala iragarri arren, gitxienez edizino bat gehiago izango da.
Erabagi horri esker, 'herriko agenda kulturalean eta tradizinoan be balore garrantzitsua' izaten segiduko dau urteroko ziteak. Ekimenaren antolatzaileek pozik hartu dabe Udalaren erabagia eta filmak jasoten eta jaialdia antolatzen jarraituko dabe. Udalak, bitartean, lanaren zati handi bat egingo dau arlo ekonomikoa beregan hartuta.
Horrenbestez, hogeta hamaikagarren edizinoa zemendiaren 17tik 22ra bitartean izango da. Filmak irailaren lehenengo astean aurkeztu behar dira.
'Euskal Herrian egiten dan euskerazko zine jaialdi bakarra da', gogoratu dabe Udaleko ordezkariek. Hori dala eta, 'ezinbestekoa da merezidu dauen arretea eskaintzea eta orain arte ez bagara gehiago inplikau, edozein talderen barruko zereginetan sartu gura ez dogulako izan da'. Laguntzinoari jagokonean, antolatzaileen eretxiak be bide beretik doaz: 'Udalak erraztasun handiagoa dauka jaialdia aurrekontuetan sartu eta laguntzinoak lortzeko'.
Udala eta antolatzaileak bat datoz urtenbidea 'behin-behinekoa' baina 'barriz ixteko eperik bakoa' dala esaterakoan. Hori bai, aurrerantzean jaialdia 'indartzea' gura dau alkateak, 'antolatzaileen ideietan oinarrituta maila handiagoa lortzea' da helburua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!