AkustikA talde bizkaitarrak bere lehenengo bideoklipa grabau dau

Bizkaie! 2008-02-22 11:05   Musikea

Mungia eta Ugaoko hirukotea da AkustikA. Talde bizkaitarraren jatorria ezagutzeko 2005. urtera jo behar dogu, ‘Moebius’ rock-metal konboa desegin zanean bertako kide baitziran hirurak.

Mungia eta Ugaoko hirukotea da AkustikA. Talde bizkaitarraren jatorria ezagutzeko 2005. urtera jo behar dogu, ‘Moebius’ rock-metal konboa desegin zanean bertako kide baitziran hirurak. Orduan sortu eben proiektu hau adar barrietan gora igon guran. Unplugged erara jo eben, baina kantak formatu horretako berezkoak ez diran kontzeptuakaz atonduz: slap baxua, numetaletik eratorritako egiturak, gitarra akustiko baritonoa, country eta rock riff-en buztarketea, zuzenean jotako gitarra loop-ak... eta abar.

Gure artean berez urria dan formatu akustikoa haize barri horregaz eraginda akaso arrotzagoa dan eremura salto egitea izan zan AkustikA sortu ebeneko asmoa, esplorau bako planetarik baegoalakoan. Esangura horretan, musika mailan eginiko apustua garbia da eta horri eutsi nahi izan deutso taldeak lehenengo bideoklipa preparetako orduan. ‘Ziklo’ izeneko kantua da bideoklipa gauzatzeko aukeratu daben abestia. Mungiako TasLab Etxeak ezin hobeto ulertu dau AkustikA taldearen filosofia eta lan biribila egin dau, fusinoa, bilaketea eta edertasuna, taldearen berezko ezaugarriak bikain islatuz. Emoitzea ikustea besterik ez dago:

http://www.youtube.com/watch?v=-Ko58mb0YlY

Taldea pozarren dago lanak emondakoa ikusita. ‘Esfortzua handia izan da eta emoitzeagaz sano pozik gagozanez, uste dogu zabaltzea merezidu dauela’, adierazo dau Beñat Fuentes gitarristeak.


AkustikA

Iraide Torrontegi Hydra: ahotsa.
David-Ciro Sierra: baxua.
Beñat Fuentes: gitarra akustiko baritonoa, loop-ak, koroak.


Informazio gehiago:

www.myspace.com/akustikaband
www.akustikaenlared.blogspot.com
www.akustikaonthenet.blogspot.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu