Euskal Tonbolea Bizkaian

Bizkaie! 2006-09-26 02:00   Euskerea berbagai

Urriaren amaierara arte, bizkaitarren esku egongo da euskerearen aldeko jokoa. Uda partean Gipuzkoan izan da Tonbolea eta, harrera ona ikusita, jokoa Bizkaira ekarri dau Kontseiluak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Manu Robles-Arangiz Institutuak eta UNED-Bergara zentroak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2006-09-26 02:00

Bergarako UNED zentroak eta Manu Robles-Arangiz Institutua fundazinoak bi erakundeen arteko lankidetzea sustatzeko hitzarmen bat sinatu dabe. Akordioaren arabera, unibersidade mailako zentroak Manu Robles-Arangiz fundazinoaren jarduereari babes akademikoa emongo deutso.

Elegune, Azpeitiko enpresen hizkuntza-gestinoa hobetzeko zentro teknikoa

Bizkaie! 2006-09-25 02:00   Euskerea berbagai

Azpeitiko Euskara Patronatuak Enpresen Hizkuntza-Gestioa Hobetzeko ELEGUNE Zentro teknikoa sortu dau. Enpresetan euskerea modu barritzaile batean garatzeko Eusko Jaurlaritzak arlo sozio-ekonomikoarentzat sortutako LanHitz egitasmoaren barruan dago ekimena.

Gernikako Euskal Herria Museoak tailer didaktikoak jarriko ditu martxan urrian

Bizkaie! 2006-09-25 02:00

Bizkaiko Foru Aldundiak Gernikan daukan Euskal Herria Museoak 8 eta 12 urte bitarteko umeei eta familiei zuzenduriko programa didaktiko barria jarriko dau abian urritik aurrera, modu apal eta erakargarrian euskal kulturea eta folkloreari buruzko guztia ezagutarazoteko.

Deustuko Unibersidadeak hasiera ofiziala emon deutso 2006-2007 ikasturteari

Bizkaie! 2006-09-25 02:00

Deustuko Unibersidadeak gaur, irailak 25, zabaldu dau 2006-2007 ikasturtea, Donostiako campusean. Ekitaldia goizeko 10:00etan hasi da Donostiako gotzain Juan María Uriarte buru izan dauen mezeagaz.

U2 irlandarren biografia gaztelaniaz

Bizkaie! 2006-09-25 02:00   Musikea

RBA argitaletxeak U2 talde irlandarraren gaztelaniazko autobiografia kaleratuko dau datorren zemendian, ‘U2 por U2’ izenburupean. Liburuak lau taldekideen eta managerraren testigantzak batzen ditu.

Patxi Salaberri euskaltzain osoak sarrera-berbaldia egingo dau barikuan Uxueko pilotalekuan

Bizkaie! 2006-09-25 02:00   Euskerea berbagai

Patxi Salaberri Filologia Hispanikoan (Nafarroako Unibersidadea) eta Euskal Filologian lizentziaduna (EHU) da eta Euskal Filologian Doktorea. Gehienbat euskal onamastika arloa jorratu dau baina euskal dialektologian be egin dau lan.

UEUk zazpi ikastaro eskainiko ditu urrian eta zemendian Eibarko Ikastetxe Nagusian

Bizkaie! 2006-09-25 02:00   jardunaldiak

Udako Euskal Unibersidadea (UEU) batez be udako ikastaroengaitik ezaguna izan arren, urte osoan ikastaroak bultzatzen dihardu, eten bako prestakuntzea urte osora zabaltzeko asmoz, eta urrian eta zemendian zazpi ikastaro eskainiko ditu.

BAD jaialdia Antzerki eta Jantza Programazinoen III. Sarietarako aukeratu dabe

Bizkaie! 2006-09-25 02:00   kulturbiz

Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia Espainiako Antzerki eta Jantza Programazinoen III. Sarietarako aukeratu dabe. Bilbao Antzerkia Dantza (BAD) izenaz ezagutzen dan jaialdia Programazinorik Barritzaileena eta Publikoa Sortzeko Ekintzarik Eraginkorrena sarietarako izentau dabe.

Autorik Bako Eguna

Bizkaie! 2006-09-22 02:00

Europako mila uri baino gehiagotan Autorik Bako Eguna da gaur, tartean Bilbon.

Bizkaiko uriburuko erdialdeko kaleetan ezin izango da autoz ibili eta bestelako garraiobideen erabilerea bultzatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditue.

Nömadak Tx pelikula ikusteko sarrera guztiak amaitu dira

Bizkaie! 2006-09-22 02:00   Barriak

Nömadak TX pelikulearen estreinaldirako lau egun besterik ez dira falta eta salgai jarritako sarrera guztiak daborduko amaituta dagoz.

Donostia, zinearen uriburua

Joseba Terreros 2006-09-22 02:00   Barriak

Aurten be zinema munduko izar handiek bisitauko dabe Gipuzkoako uriburua. Besteak beste, Max Von Sydow, Matt Dillon, Clive Owen, Jeanne Moreau eta Diane Kruger izango dira bertan, Oliver Stone eta Gonzalez Iñarritu zuzendariakaz batera.

Beñat Ormaetxea: ‘Bizikleteak engantxau egiten zaitu’

Koldo Isusi Zuazo 2006-09-22 02:00   Barriketan

Aretxondo Jatetxeko sukaldari eta txirrindulari ia profesionala

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Hamalau euskal enpresek India bisitauko dabe

Bizkaie! 2006-09-22 02:00   Euskaldunak munduan

Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Indiaren arteko esportazinoak eta inportazinoak laukoiztu egin dira 1990. urtetik, bien arteko merkataritza-hartu-emonen barruan.

Arrain urdina

Amaia Laforga Dietetikan Eta Giza Elikaduran Diplomaduna 2006-09-22 02:00   Jan edanak

Arrain urdinaren propiedadeak ez dira autortu izan orain dala urte gitxira arte, oso koipetsua dalako. Baina hainbat ikerketek erakutsi dabe osasunerako mesedegarria dala. Gaixotasun kardio-baskularrak edo tronbosia izateko arriskua daukien personentzat, oso egokia da arrain urdina.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

LanHitz, beharlekuetan euskerearen presentzia eta erabilerea indartzeko ekimena abian

Bizkaie! 2006-09-21 02:00   Euskerea berbagai

Gizarteko hainbat esparrutan euskerearen erabilerea sustatzeko indarrean dagozan ganerako ekimenakaz buztartu nahi da lan-mundua.

Gaur hasiko da Donostiako 54. Zinemaldia

Bizkaie! 2006-09-21 02:00   Barriak

Sei miloe euroko aurrekontuagaz, 220 film erakutsiko ditue gaur hasi eta hilaren 30era bitartean. Gaur goizeko 11:00etan, Donostiako Zinemaldiko lehen filma emongo dabe Kursaal jauregian: Nick Broonfielden ‘Ghosts’, immigrazinoaren ganeko istorio epikoa jorratzen dauena. Dana dala, gaueko 21:00etan hasiko da zabaltze ekitaldi ofiziala.

Afrikarrak paradisura ala infernura bidean?

Markues 2006-09-21 02:00   Begi betegarri

Ana María Briongos: 'musulman danak ezin doguz zaku berean sartu'

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2006-09-21 02:00   Bidaide

Idazlea eta islamaren munduan aditua

Hamar urtez bizi izan da Iran eta Afganistan artean, herrialde horreen ganeko dozena erdi liburu baino gehiago argitaratu ditu, persiar hizkuntzea ikasten dabil eta aditua da islamaren munduan.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Bilboloop jaialdia Bilbon, urriaren 20an eta 21ean

Gotzon Uribe 2006-09-21 02:00   Musikea

Urtero legez eta udagoienagaz batera, aurten be Bilboloop jaialdia ospatuko da Bilboko Kafe Antzokian, urriaren 20an eta 21ean. Bi egunetan pop musikea, rocka eta gaur egungo tendentzia barriak buztartzen dituan jaialdi hiritar honetan talde desbardinak ikusteko aukerea izango da.