UEUk zazpi ikastaro eskainiko ditu urrian eta zemendian Eibarko Ikastetxe Nagusian

Bizkaie! 2006-09-25 02:00   jardunaldiak

Udako Euskal Unibersidadea (UEU) batez be udako ikastaroengaitik ezaguna izan arren, urte osoan ikastaroak bultzatzen dihardu, eten bako prestakuntzea urte osora zabaltzeko asmoz, eta urrian eta zemendian zazpi ikastaro eskainiko ditu.

Udako Euskal Unibersidadea (UEU) batez be udako ikastaroengaitik ezaguna izan arren, urte osoan ikastaroak bultzatzen dihardu, eten bako prestakuntzea urte osora zabaltzeko asmoz, eta urrian eta zemendian zazpi ikastaro eskainiko ditu.

‘Gaur egun ikastearen kontzeptua asko aldatu da, beharrak aldatu egin dira, izan be, egun bizitza osoa ikasten egon behar dogunaren kontzientzia zabaldu baita. Udan ez eze, ikasturte osoan be erreferentzia akademikoa izan nahi dau UEUk’, adierazo dabe UEUko iturriek. Modu honetan, dagoeneko lehen ikastaroen matrikula-epea zabalik dago.

Helburu hau lortzeko, azken lau ikasturteetan, eta batez be Eibarko Ikastetxe Nagusiari esker, UEUk bere jarduera akademikoa asko zabaldu dau, eta hainbat graduondoko, jardunaldi, ikastaro, topaketa eta mintegi antolatu izan ditu.

Hemendik aurrera, barriz, formatu motzeko ikastaroei arreta berezia eskaini gura deutse, aitatutako helburuak lortze aldera. Era berean, unibersidadeko ikasleez gain, Ikastetxe Nagusiak (Eibarko Markeskoak) ‘prestakuntzearen munduan gune erreferentziala’ bihurtzea nahi dau era zabalean, izan be, nahiz eta ikastaro batzuk publiko espezializatu bati zuzenduko jakozan, beste askotan ‘edozeinek parte hartu ahal izango dauelako’.

Kontuak kontu, urrian eta zemendian zazpi ikastaro eskainiko dira UEUren Eibarko Ikastetxe Nagusian, astegunetan arratsaldez eta zapatuetan goizez (15 ordukoak). Honakoak izango dira eskainiko diran ikastaroak: ‘Web 2.0.’; ‘Emakumearen gorputza eta erotikea’; ‘Edizio digitala euskerazko kazetaritzan’; ‘Arte-prozesuen erabilera tratamentu terapeutikoetan’; ‘Bardinen arteko bortxakeria eskoletan: bullying-a’; ‘Dementziak eta alzheimerra: zer dira eta zer egin?’; eta ‘TEACCH metodologia. Autismoaren trataera ikuspegi inklusibotik’.

Ikastaro honeen matrikulazino-epea zabalik dago urriaren 8ra arte. Informazino gehiago edo matrikula egiteko nahikoa da www.ueu.org helbidera sartu edota 943 82 14 26 telefonora deitzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu