U2 irlandarren biografia gaztelaniaz
2006-09-25 02:00 MusikeaRBA argitaletxeak U2 talde irlandarraren gaztelaniazko autobiografia kaleratuko dau datorren zemendian, ‘U2 por U2’ izenburupean. Liburuak lau taldekideen eta managerraren testigantzak batzen ditu.
RBA argitaletxeak U2 talde irlandarraren gaztelaniazko autobiografia kaleratuko dau datorren zemendian, ‘U2 por U2’ izenburupean. Liburuak lau taldekideen eta managerraren testigantzak batzen ditu.
Neil McCormick rock kritikariak gidatu eta Bono, The Edge, Adam Clayton, Larry Mullen Jr. eta Paul McGuiness managerrari eginiko alkarrizketek (150 ordu baino gehiago emon dabez zeregin horretan) U2 taldearen historia jasoten dabe, taldekideen berben eta irudien bidez.
1975ean, Dublineko ‘Mount Temple’ eskolako lau gazte jentez beteriko suete batean alkartu ziran banda bat egiteaz berbetako. Ordutik hiru hamarkada pasau dira eta ondino be alkarregaz dagoz. Autobiografian, U2 taldea Irlandatik mundu osoko estadioetara eroan dauen biajea kontetan da. Ibilbide horretan, 130 miloe disko saldu, bira erraldoiak antolatu eta hainbat kanpaina politiko egin dabez.
Liburuan Bono abeslariak dinoenez, ‘ez zara rock izar bihurtzen zeozeren bakotasunik ez badaukazu; hori argi daukat. Zentzuduna bazara, normal sentiduten zara gauero maite zaituela oihukatzen daben 70.000 personari entzun beharrik barik’, ganeratzen dau.
The Edge gitarristearentzat, ‘rock and rolla momentu bat atrapetea da, sen bat da, ez da estudioan jesartea eta idazten hastea’.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!