BAD jaialdia Antzerki eta Jantza Programazinoen III. Sarietarako aukeratu dabe
2006-09-25 02:00 kulturbizBilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia Espainiako Antzerki eta Jantza Programazinoen III. Sarietarako aukeratu dabe. Bilbao Antzerkia Dantza (BAD) izenaz ezagutzen dan jaialdia Programazinorik Barritzaileena eta Publikoa Sortzeko Ekintzarik Eraginkorrena sarietarako izentau dabe.
Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia Espainiako Antzerki eta Jantza Programazinoen III. Sarietarako aukeratu dabe. Bilbao Antzerkia Dantza (BAD) izenaz ezagutzen dan jaialdia Programazinorik Barritzaileena eta Publikoa Sortzeko Ekintzarik Eraginkorrena sarietarako izentau dabe. Sariketea Aragoiko Antzerki eta Jantzearen Nazinoarteko Azokeak sustatzen dau.
BAD antolatzen dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Sailari antzerki barritzailea, abangoardiakoa eta kalidadezkoa sustatzearen alde egin dauen apustua autortu jako sariketeari esker.
Antzerki eta Jantza Programazinoen III. Sarietan botoa emon gura dabenek www.feriadeteatro.aragon.es webgunera sartu eta ‘Premios’ izenburuko atalean dagoan galdetegia bete behar dabe urriaren 2ra arte.
Bestalde, VIII. Bilbao Antzerki Dantza Bizkaiko uriburuan egingo da urriaren 27tik zemendiaren 5era bitartean. Jaialdiaren edizino bakotxean Euskal Herriko, Espainiako eta beste herrialde batzuetako konpainien 30 bat ikuskizun aurkezten dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!