Gernikako Euskal Herria Museoak tailer didaktikoak jarriko ditu martxan urrian
2006-09-25 02:00Bizkaiko Foru Aldundiak Gernikan daukan Euskal Herria Museoak 8 eta 12 urte bitarteko umeei eta familiei zuzenduriko programa didaktiko barria jarriko dau abian urritik aurrera, modu apal eta erakargarrian euskal kulturea eta folkloreari buruzko guztia ezagutarazoteko.
Bizkaiko Foru Aldundiak Gernikan daukan Euskal Herria Museoak 8 eta 12 urte bitarteko umeei eta familiei zuzenduriko programa didaktiko barria jarriko dau abian urritik aurrera, modu apal eta erakargarrian euskal kulturea eta folkloreari buruzko guztia ezagutarazoteko.
Tailerrak martitzenetik barikura egingo dira, 10:00etan eta 12:00etan, eta astegoienetan familientzako egokituko dira, zapatuetan 17:00etan eta domekatan 12:00etan.
Estreinauko den lehenengo jarduerea, euskal folklorearen eta kulturearen inguruko museoaren azken pisura egingo dan bisitea izango da, joko bategaz osotuko dana. Jokoan, Euskal Herriko kultureari buruzko froga batzuk egin eta galdera batzuk erantzun beharko dira.
Programa honegaz batera, profesionalek gidaturiko bisiten zerbitzu barria jarriko da martxan urrian, orain arte eskaintzen ziran entzunezko giden osogarri legez.
Euskal Herria Museoa Gernikan dago, Batzar-etxearen ondoan, eta joan dan maiatzean zabaldu ebazan barriro arteak barritze eta handitze prozesu baten ondoren. Gauzak holan dirala, euskal historian eta kulturan egindako bidaia erakargarria eskaintzen dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!