Nömadak Tx pelikula ikusteko sarrera guztiak amaitu dira

Bizkaie! 2006-09-22 02:00   Barriak

Nömadak TX pelikulearen estreinaldirako lau egun besterik ez dira falta eta salgai jarritako sarrera guztiak daborduko amaituta dagoz.

Nömadak TX pelikulearen estreinaldirako lau egun besterik ez dira falta eta salgai jarritako sarrera guztiak daborduko amaituta dagoz. Atzo eguerdian (eguena) Zinemaldiak Zinemaldi Plaza, Kursaalen, Telekutxaren bidez edo Zinemaldiaren web gunean salgai jarritako sarrerarik ezin zan eskuratu.

Nömadak Tx da Zabaltegiko Berezietan ‘ez dago txartelik’ oharra agertzen dan lehenengo pelikulea. Raúl de la Fuente zuzendari gaztearen pelikulak ikusmin berezia biztu dau hainbat publiko eta profesionalen artean. Izan be, hiru ordu nahikoak izan ziran hurrengo martitzenean, hilaren 26an Kursaal 2 aretoan estreinauko dan pelikula honen sarrerak agortzeko.

Atzo goizean, 27 eta 28rako gelditzen ziran sarrera batzuk di-da amaitu ziran, baina oraindino badago modua pelikula hau ikusteko. Zinemaldian programautako pelikulak (Kursaal 2, irailaren 26an, arratsaldeko 19:00etan; Antiguo Berrin irailaren 27an, arratsaldeko 18:30etan; Principe aretoan, irailaren 28an arratsaldeko 18:30etan) ikusi ahal izateko, Zinemaldiak sarrera batzuk salgai jarriko ditu leihatiletan emonaldia hasi baino ordu batzuk lehenago.

Sarrerarik barik gelditu dan publikoak be eukiko dau pelikula honetaz gozetako aukerea, izan be, Euskal Herriko uriburuetako zine areto komertzialetan be eskainiko baita Nömadak Tx filma. Bartzelona eta Madrileko areto komertzialetan be ikusgai izango da hurrengo urriaren 11tik aurrera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu