Autorik Bako Eguna
2006-09-22 02:00Europako mila uri baino gehiagotan Autorik Bako Eguna da gaur, tartean Bilbon.
Bizkaiko uriburuko erdialdeko kaleetan ezin izango da autoz ibili eta bestelako garraiobideen erabilerea bultzatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditue.
Europako mila uri baino gehiagotan Autorik Bako Eguna da gaur, tartean Bilbon.
Bizkaiko uriburuko erdialdeko kaleetan ezin izango da autoz ibili eta bestelako garraiobideen erabilerea bultzatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditue.
Aurtengo edizinoa klima-aldaketeari dago zuzenduta. Madrileko Unibersidade Politeknikoan garraioa ikertzeko dagoan zentroko ikertzaile Pedro Jose Perez-Martinezen esanetan, ‘berotegi efektua sortzen daben gasen emisinoa gitxitzea da lehentasunik handienetarikoa klima-aldaketeari aurre egiteko’. Ikertzaileak aste honetan Bilbon emondako berbaldian esan eban autoen gasen emisinoak ez dauela beteten Kyotoko protokoloan ezarritakoa eta, beraz, ‘neurri zorrotzagoak hartu behar dira gas gitxiago isurtzeko eta energia gitxiago konsumiduteko’.
Autobusak erabili kutsadurea murrizteko
Gasteizen, proba berezia egin dabe autobusaren erabilerearen onurak ezagutarazoteko. Ibilbide jakin batean 78 persona barruan dituala, autobus batek kontsumiduten dauen erregai kopurua aztertu dabe. Gauza bera egin dabe danetara 78 persona eroien 60 autogaz. Egindako probearen arabera, autoek autobusak baino zortzi bider erregai gehiago kontsumiduten dabe eta, beraz, gehiago kutsatzen dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!