Manu Robles-Arangiz Institutuak eta UNED-Bergara zentroak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2006-09-26 02:00Bergarako UNED zentroak eta Manu Robles-Arangiz Institutua fundazinoak bi erakundeen arteko lankidetzea sustatzeko hitzarmen bat sinatu dabe. Akordioaren arabera, unibersidade mailako zentroak Manu Robles-Arangiz fundazinoaren jarduereari babes akademikoa emongo deutso.
Bergarako UNED zentroak eta Manu Robles-Arangiz Institutua fundazinoak bi erakundeen arteko lankidetzea sustatzeko hitzarmen bat sinatu dabe. Akordioaren arabera, unibersidade mailako zentroak Manu Robles-Arangiz fundazinoaren jarduereari babes akademikoa emongo deutso.
Sinatutako hitzarmenak dinoanez, bi erakundeen helburua euskal kulturearen eta prestakuntza-jardueren sustapen eta garapena danez, Manu Robles-Arangiz Institutua fundazinoaren eskaintza UNED-Bergara zentroaren urteko eskaintzan sartu ahal izango da. Gauzak holan dirala, Manu Robles-Arangiz fundazinoaren prestakuntzeak UNED-Bergararen babes akademikoa jasoko dau. Era berean, ikastetxe honek bere eskaintzearen barruan emondako ikastaroen homologazinoa edo autorpen ofiziala sustatuko dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!