Ortophonk gasteiztarren hirugarrena, laster
2006-02-24 00:00 Musikea
Diskografia
2001ean Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketan Euskal Talde Onenaren Saria irabazi ostean, 2003an lehenengo diskoa aurkeztu eben, taldearen izen beragaz. Bigarren diskoa orain dala urte bi kaleratu eben, 2004ko udan, ‘3+3’ izenburupean. Hiru kanta barri eta hiru kolaboratzaileren lanak argitaratu ziran lanean, izenak berak ondo baino hobeto adierazoten dauen legez. Laster, gasteiztarren hirugarren lana izango da merkaduan.
Bizkaie!
Tindaya mendiko proiektua badoa aurrerantz
2006-02-24 00:00 Kulturea
Tindayaren bideragarritasunaren gaineko zalantza teknikoak albo baten geratu diran honetan, hemendik aurrerako arazoak erabagi politikoetatik etorri daitekez. Izan be, Fuerteventurako Cabildoak (Coalición Canaria alderdiaren eskuetan dago) buru-belarri ekin gura deutso Tindaya mendiko proiektuari, baina Kanarietako Gobernua, antza, zatituta dago: alde batetik, monumentuaren aldekoak dagoz, eta bestetik proiektua bertan behera itxi gura dabenak. Azken horreek motibo handiak daukiez euren eretxiari eusteko, ze ez da ahaztu behar, batetik, Txillidaren asmo honek hasiera-hasieratik jaso dituala mobimentu ekologisten kritika arrazoituak, eta, bestetik, oindino epaitegietan ...
Primavera Sound 2006 jaialdiaren aurkezpena Bilbon
2006-02-24 00:00 Musikea
Delorean
Primavera Sound jaialdiari amaierea emoteko Delorean rock taldea aukeratu dabe antolatzaileek. Zarautzeko taldea lan barria preparetan dago gaur egun eta ezustekorik ezean, martian plazaratuko dabe. Rock doinuak dantzarako erritmoakaz buztartzen dituan taldea da. Delorean taldearen azken diskoagaz estaduko jaialdirik garrantzitsuenetan ibili dira eta kritika ezin hobeak jaso dabez.
Gotzon Uribe
Hegazkin konpainia tradizionalak ala merkeak? (I)
2006-02-24 00:00 Bidaide
Trikimailuak
Logikoa dan legez, danak dauka azalpena. Salneurririk ekonomikoena lortzeko, aste bi lehenago hartu behar izan dodaz hegaldiak, txartel elektronikodunak (ez dira fisikoak baina oso erabilgarriak dira, ezin diralako galdu) eta nire plangintzea zeozertxu aldatuta. Hurrengo egunerako hegaldia gura badogu ibilbidearen prezioa 70 eurotik gora egongo da. Egun berean hartu gura badogu hegazkina, prezio horren bikotxa pagau beharko dogu. Ganera, salneurri merkeek ez dabez data zein ordu aldaketak egiten ixten.
Baina gehien harritzen nauena honako hau da: zelan irabazi leike ...
Muguruza bakarkako laugarren diskoagaz jatorku Jamaikatik
2006-02-24 00:00 Musikea
Estiloa
Jamaikako ikutua igarriko jake kantei eta reggae, rock steady, ska, dub eta roots estiloak izango dira nagusi. Hamaika kanta barri izango dira eta tartean kanta zaharren baten bersinoa be egongo da.
Halanda be, udaberrira arte itxaron beharko da diskoa entzuteko. Oraingoan, baina, ez da Metak disketxearen eskutik etorriko.
Bizkaie!
Alberto Iglesias donostiarra Oscar sarietan
2006-02-24 00:00 Euskaldunak munduan
Oscar bat lortzeko aukerea burutik be ez jakola pasau adierazo dau egunotan Iglesiasek. Halanda be, pozik dagoala dino eta, zelan ez, badaki saria irabazi ezkero, hainbat ate zabalduko jakozala.
Izentapen horrezaz gan, Britainia Handiko BAFTA sarietarako izentapena be lortu dau musikariak. Orain, itxaron egin beharko da saria eskuratzen dauen ala ez jakiteko.
Bizkaie!
Galder Perez: ‘marrazkietan oinarritutako poesiak idazteko asmoa daukat'
2006-02-24 00:00 BarriketanZilborrestearen odola eta zelula amak
2006-02-24 00:00 txutxu-mutxuan
Linfomak osatzea
Etorkizunean emoileak edo senideren batek gaixotasunen bat tratetako zelula amak erabili behar izan ezkero, amari erditu ostean ataratako odola erabiliko litzateke horretatik zelula amak eskuratzeko; gomutatu beharra dago zelula amek organoak eta ehunak birsortzeko gaitasuna daukiela.
Antza danez, zelula amei esker etorkizunean hainbat leuzemia edo linfoma mueta osatu ahal izango dira; ganera, bihotzekoek kalte egindako zatiak lehengora ekarri edota bizkarrezur-muinetako gaixotasunak osatu ahal izango dira.
Bestalde, Valentziako laborategiak erabilitako teknikeak ez ei dakar legezko arazorik, gordetan dan odola ...
The family stone
2006-02-24 00:00 Zinemea
'The family stone' filmak Gabonen inguruan diru erraza helburu daukien familiarteko komedien bersino lotsabako eta ausarta izan gura dau. Eta jomuga hori goragarria izan arren, emoitzea sano goraberatsua da.
Kontakizunaren mamina Everett Stonek eta andregaiak mutilaren familiari egindako zoritxarreko bisitan dago. Everett-en gurasoak eta neba-arrebak abegitsuak eta liberalak dira, baina Meredith urduriak gauzarik txarrenak esango dauz unerik txarrenetan. Orduan, seme kuttunaren andregaiaren eta familiaren arteko ezkutuko burrukea hasiko da.
Sinopsi labur hori irakurrita, honako hau Gabonetako ohiko komedia biguna dala ...
Munich
2006-02-24 00:00 Zinemea
Munich filmari kritika zorrotzak egin deutsiez zehaztasun historiko falteagaitik, baina kontuan hartu beharra dago gidoia oinarritzen dala benetako jazokizunak ardatz dauzen beste liburu batean. Egia esan, istorioaren puntu nagusiak benetakoak dira, baina bilbea eta personaiak ez; beraz, ez dakit zeintzuk diran Spielberg-en aukera hori kritiketako arrazoiak, filmaren helburua gertakizun historikoen barri emotea ez dalako. Mezua askoz garrantzitsua da: indarkeriaren gurpil zoroa modu gordinean salatzea.
Ezaugarri zinematografikoak gorabehera, Spielberg-ek orain dala hogeita hamar urte baino gehiago izandako tragedia abiapuntutzat hartu eta ...
Ordenadore eroangarriak: gero eta erabilgarriagoak
2006-02-24 00:00 sarean
Gotzon Plaza,
informatikoa
Palindromoak: berbakaz olgetan
2006-02-24 00:00 Euskerea berbagai
Zenbait hizkuntzen adibide legez, hona hemen Guillermo Roak 7k-n aspaldi argitara emon eban palindromo zerrendea:
· Euskaraz: Iker, ireki!.
· Gaztelaniaz: Nuria, sonría y ate la maleta y a irnos a Irún.
· Frantsesez: Un soleil de Sud lie l'os nu.
. Katalanez: A soca, a cops es poca cosa.
· Ingelesez: Able was I ere I saw Elba.
· Italieraz: E la turba brutale.
· Alemanez: Ein neger mit gazelle zagtim regen nie.
· Nedelanderaz: Dood Sire, die eider is dood.
· Txekieraz: Bude zarastovat saze dub ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1688
1689
1690
1691
1692
1693
1694
1695
...
1842
1843
1844
1845
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...