Eric Claptonek JJ Calegaz batera kaleratuko dau ‘The Road to Escondido’ disko barria

Bizkaie! 2006-09-27 02:00   Musikea

Eric Clapton gitarrista ingelesak zemendiaren 7an argitaratuko dau, JJ Calegaz batera, ‘The Road to Escondido’ izenburuko disko barria. Blues, rock, country eta folk soinuz beteriko lana izango da, Warner Music disketxeak jakinarazo dauenez.

Eric Clapton gitarrista ingelesak zemendiaren 7an argitaratuko dau, JJ Calegaz batera, ‘The Road to Escondido’ izenburuko disko barria. Blues, rock, country eta folk soinuz beteriko lana izango da, Warner Music disketxeak jakinarazo dauenez.

Urteak daroez bi musikariek alkarri miresten, eta Claptonek Calen ‘ After Midnight’ eta ‘ Cocaine’ lako abestien bertsinoak be egin ditu. Oraingoan, gitarrearen bi maisuek indarrak batu dabez, Kalifornian 2005ko udan eurek produzidu eta grabautako diskoan.

Calek sortu ditu lanak batzen dituan 14 kantuetatik 11. Bestalde, Claptonek ‘Three Little Girls’ eta ‘Hard to Thrill’ abestiak idatzi ditu, eta biek batera interpretau dabe ‘ Sporting Life Blues’ bluesaren klasikoa.

‘The Road to Escondido’ grabetako, bi musikariek JJ Calen zuzeneko ohiko taldea erabili dabe, baina Billy Preston, John Mayer, Albert Lee edo Steve Jordan lako musikariek be hartu dabe parte grabazinoan.

Proiektuaz berbaz, Calek esan dau aspaldiko lagunak izanik, alkarregaz disko bat grabetea ‘esperientzia ederra’ izan dala. ‘Musikari handia da eta oso atsegina izan da proiektu batean beragaz lan egitea’, adierazo dau.

Bestalde, Claptonek azpimarratu dau bere ‘azken anbizinoa izan daitekeena’ izan dala ‘betidanik inspirau nauen musikariagaz lan egitea. Ez dago behar ainako berbarik niretzat dana deskribiduteko, bai musikeari dagokionean zein maila personalean be’, gaineratu dau. Claptonek ziurtatu dau oso ondo pasau dabela grabazinoan eta beste bat egiteko gogoa daukala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu