EHUk 2006-2007 ikasturtearen hasierako ekitaldi nagusia egingo dau bihar Bilbon

Bizkaie! 2006-09-27 02:00

Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) 2006-2007 ikasturtearen hasierako ekitaldi nagusia egingo dau bihar, eguena, goizeko 11:00etan hasita, Bilboko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultadeko Areto Nagusian, Sarrikon.

Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) 2006-2007 ikasturtearen hasierako ekitaldi nagusia egingo dau bihar, eguena, goizeko 11:00etan hasita, Bilboko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultadeko Areto Nagusian, Sarrikon.

EHUko erretore Juan Ignacio Perez Iglesias eta Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxe izango dira ekitaldian buru, EHUko iturriek jakinarazo dabenez.

Ekitaldia, 2005-2006 ikasturteko memoriaren laburpenagaz hasiko da, Iñaki Esparza EHUko idazkari nagusiaren eskutik. Ondoren, ikasturte hasierako hitzaldia eskainiko dau Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultadeko irakasle Federico Valencianok, ‘Teoria de los juegos o de la interaccion social: conflicto y cooperación’ izenburupean; zentro honek ekitaldi honegaz amaituko ditu bere 50. urteurrenaren ospakizunak. Tontxu Campos Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa sailburuak hartuko dau hitza ondoren; Juan Ignacio Perez EHUko erretorearen eta Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren berbaldiak izango dira gero, eta, ekitaldia amaitzeko, EHUko Koruaren emonaldia izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu