Euskeraren Jatorriaren II. Biltzarra egingo da urriaren 7an Donostian

Bizkaie! 2006-09-28 02:00   Euskerea berbagai

Euskeraren Jatorriaren II. Biltzarrak teoria eta partaide barri asko batuko ditu urriaren 7an, Donostian, Aranzadi Zientzia Elkartearen egoitzan, Zorroagan, antolatzaileek jakinarazo dabenez.

Euskeraren Jatorriaren II. Biltzarrak teoria eta partaide barri asko batuko ditu urriaren 7an, Donostian, Aranzadi Zientzia Elkartearen egoitzan, Zorroagan, antolatzaileek jakinarazo dabenez.

Batetik, Iraide Ibarretxe Zaragozako Unibersidadeko irakasleak onomatopeiek hizkuntzearen sorreran izandako zerikusia azalduko dau. Hizkuntzeagaz lotuta baina, beste alderditik, Jon Baltza Deustuko Unibersidadeko irakasleak bere txostena aurkeztuko dau, euskerearen eta euskaldunen adimen ikuspegiaren arteko hartu-emonen inguruan. Ondoren, Imanol Mugika Alberdiren teoria azalduko da, hots-hizkien (fonemak) esanahiaren jakintzaz.

Euskal Herritik at lau ikerlari konbidau dabez: Jorge Mª Ribero Meneses kantabriarra (hizkuntzalaria, historialaria eta idazlea); Van Sarkisian armeniarra (herrien arteko Hizkuntzalaritzearen Akademiaren presidentea eta Erevaneko Unibersidadeko irakaslea); Jose Antonio Arnaiz Villena (biologoa, sendagilea eta Unibersidade Konplutenseko irakaslea) eta Jose Luis Aleman Marti (historialaria eta ikerlaria).

Adituen txostenen azalpenez gan, bi hizkuntz tailer be izango dira: iberiar hizkuntzearen irakurketea eta aditzen entzuketeari buruzkoa.

Euskerearen Jatorriaren II Biltzarraren antolatzaileak, Mikoleta, Euzko Izaera, Bizi-Hitza eta ENA elkartea dira. Jardunaldian parte hartzeko izen-emotea, mikoleta@euskalnet.net posta elektronikora idatziz edota 946 004 101 telefonora deituz egin daiteke. Izen-emotearen salneurria 60 eurokoa da, (bufetta barruan).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu