Gabonetako erregina

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Jan edanak
Goazen ba, edari mueta honen ganean aholku txiki batzuk emotera: - Cava botila bat zabaltzerakoan, kontu handia euki behar dogu. Kortxoa ataraterakoan ez dogu ezelako zaratarik egin behar. Beste alde batetik, astiro-astiro zabalduko dogu, mobimentu gogorrik egin barik. Ardaoak urten ez dagian, 45 gradu inguru okertuko dogu botilea. - Kopeak garrantzi handia dauka ardao apardunak edateko. Kopea flauta muetakoa izatea komeni da, hau da, luzea eta gardena. Luzea izateak garrantzi berezia izango dau, holan arrosarioa (ardao apardunetan, kopearen beheko aldetik gorantz sortzen ...

2050. urterako euskerea normalizaturik ete?

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Euskerea berbagai
Herritarrak euskerearen aldeko jarrerea erakutsi ohi dabe, baina, harago joanda, aldeko eretxia agertzeaz gan, euskereak aurrera egin daian zer egiteko prestutasuna dabe/dogu? Izan be, euskerearen aldeko agertzen dan eta euskerarik ez dakian heldu batek bere bizitzaren urte bi eta erdi euskereari eskainiko ete deutsoz? Egunero-egunero, hilez hilez (udako sasoia be bai), huts egin barik, euskaltegi baten, ordu bi euskerea ikasteari eskainiz. Gure bizitza arruntean zertan emoten dogu horrenbeste denpora? Edota, gazteleraz zerbitzuak eskaintzen dituan enpresa edo gizabanako euskaltzale hori ...

Bilbao Hiria XVII. Pop-Rock Lehiaketea

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Musikea
Egutegia 1. Fasea (Izenemotea eta maketen aurkezpena). 2. Fasea (Sailkatuen kontzertuak zuzenean BilboRock aretoan: Martiaren 3tik maiatzaren 20 arte). - Pop-Rock kontzertuak: eguenetan. - Metal kontzertuak: barikuetan - Joera Barrietako kontzertuak: barikuetan. Azken kontzertuak (Pop-Rock eta Metal) - Finalistak Metal arloan: 2005ko bagilaren 8an, eguaztenean. - Finalistak Pop-Rock arloan: 2005ko bagilaren 9an, eguenean. Gotzon Uribe

Loreak zaraman

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Musikea
Bizkaie!

Euskaldunek La Plata urian egindako bizimodua

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Euskaldunak munduan
Argentinan burugogorren, berbakoen eta behargin finen ospea be euki dabe euskaldunek. Antza danez, panpan igeltseruen berbeak indar handia eukan, nahikoa zan horregaz, izan be, Argentinan “palabra de vasco” esaten dabe. Dana dala, txanponaren alderdi bat da hori. Bestean, lapurrak, indioen hiltzaileak, dirua lortzeko edozer egiteko kapaz diranak, albokoa kontuan hartu barik gora egin dabenak… Oraintsu liburu bat plazaratu dabe La Platako euskaldunen ganean: “Los vascos en la ciudad de La Plata, organizacion institucional y actividad social”. Cesar Arredondok eta Maria ...

Surfin Kaos taldeak eta Fredi Paiak egin dabe Euskal Herrian Euskeraz-en 25. urteurreneko kantua

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Musikea
‘Hogeita bost urte eta gero Euskal Herrian Euskaraz’ Horixe da urteurrena ospatzeko erabiliko dan leloa. Mende laurena pasau danean, oraindino be EHE lako erakunde batek hor jarraitzen dau eta zoritxarrez esan behar da ze horrek gaur eguneko egoerea oraindino be ez dala gurako geunkena adierazoten daualako. Euskerearen ofizialtasuna lurralde osoan eta euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzeko bidea da aurrerantzean be landu behar dana. 1979an EHEk esaten eban legez, ‘Euskerea barik Euskal Herririk ez!’ leloak inoiz baino zentzun handiagoa dauka gaur egun ...

Urteko barririk zaratatsuenak

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   sarean
Gotzon Plaza, informatikoa

Gabonetako opariak euskeraz

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   sarean
Gotzon Plaza, informatikoa

Zibertzero

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   sarean
Gotzon Plaza, informatikoa

Eider Rodriguez: 'Ez dot mesederik gura emakumea eta idazlea nazalako'

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Kulturea
Gatazka politikoaren ganean idazterakoan eroso sentidu zara? Sano eroso. Batez be ipuin horreetan sentidu naz eroso. Berbarako 'Politika albisteak' ipuinean, eta, orokorrean, gai horretako ipuin guztietan. Giza hartu-emon gatazketan, barriz, hirukoteak dira nagusi. Askotan, bikoteetan agertzen dan hirugarren presentzia zeloak dira: ez da persona erreala, presentzia imajinarioa da, baina horrek sortzen dau triangelua. Jente askok esan deust hirukoteen kontu hori, baina ni ez nintzan konturatu idaztean. Azken baten, baliabide literarioa da, kontakizuna antolatzeko. Joxe Azurmendik esan eustan liburu hau 'gai ...

Lurraren tenperaturea gora eta arrain tropikalak Bizkaiko itsasoan

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   txutxu-mutxuan
Osasuna Azaleko bizien kasuak handituko dira ozonoko geruzearen zuloa dala eta. Sikateakaz batera, edateko ura urritu eta horrek osasun publikoari mehatxu larria ekarriko deutso. Malariaren moduko gaixotasunak eta orain arte tropikoan besterik agertzen ez ziran beste batzuk beste lurralde batzuetara zabalduko dira. Espezieen desagerpena Landare eta animalia espezieen % 15etik % 37ra bitartean desagertuko dira 2050erako. Artikoko lurraldea urtuko dan ezkero, hartz zuriak, kasu baterako, desagertu egingo dira mende honen amaieran. Zetazeoen hainbat espezie urrituko dira. Tenperaturen aldaketen ondorioz, animalia asko lekualdatu ...

Iñaki Gonzalez, marijesi bakarlaria: 'aurten nahiko urduri nago'

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Kulturea
3.- Goizaldeko lauretan urtetan dabe Marijesiek kalera, haizea, hotza, edurra, euria... egin arren. Ez da ba lan erraza izango ordu horreetan ohetik altzetea. Joateko gogoa euki ezkero, altzau egiten zara, askotan ohean geratzeko gogoagaz geratu arren. Baina uste dot merezidu dauala, bizitzan behin baino ezpada be, abesten joatea. 4.- Urte asko taldean kantau ostean, pasa dan urtean bakarlari legez abestu zendun. Zelakoa izan zan esperientzia? Asko gustau jatan. Hasieran urduri zagoz, baina gero apurke-apurke konfiantzea hartzen zoaz ta azkenean trankil ...

♫ Abendu santu honetan...♫

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Antxinakoak Geurera
Noizkoak dira kopla honeek? 1691an Nikolas Zubia Durangoko abade batek idatzita Donostian argitaratzen da “Doctrina Christiana en Basquence” eta bertan agertzen dira gaur abesten diran estrofetariko batzuk. Zubiak idatzitako liburua galduta badago be, haren barri José Lezamizek, Durangoko beste abade batek, “Coplas a la Encarnación y Nacimiento de Nuestro Señor Jesu Christo” Mexikon 1699an idatzitako beste liburu baten bitartez emoten deusku. Kontuak kontu, Zubiak ez dino beranak diranik liburuan batutako abestiak, beraz pentsau behar dogu herritik hartutakoak izango zirala eta ...

Bihotza politikeriaren gainetik

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   eretxia
Komunikabideak be ez dira salbau. Zergaitik demontre horrenbesteko odol eta sufrimentu argazkietan eta telebistetako irudietan? Ez dabe gogoan izan senideen mina eta irudiak behin eta barriro erakutsi dabez. Egurra leku guztietara zabaldu da, beraz. Madrilen jazotakoa gurera be ekarri geinke. Hemen be kruelkeria larregi erabili izan da atentaduen irudiak atarateko orduan. Hemen be biktimak erabili izan dabez onura politikoa atarateko. Hemen be, personen sufrimentua baztertu eta ezkutau egin da arrazoi politikoengaitik. Eta are larriagoa dana: hemen, behar baino sarriago, batzuen ...

Di que si

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Zinemea
Lortu ez arren, film honek komedia klasikoen bidetik jo gura leukela igarri geinke. Lehenengo arazo larria zera da: ikus-entzuleek komikotasun hori tarte labur-labur batzuetan igarri besterik ez dabela egingo. “Di que sí” film hau eguneroko telezaborraren birusak kutsaturiko beste komedia bat da; halandaze, telebistako genero honen kontura ukutu gozo eta adeitsuagaz barre eragiten ahalegintzen da, plato batean fabrikaturiko maitasun lehiaketen eredua oinarri hartuz. Emoitzea, ostera, penagarria da: komikotasuna baldresa eta zakarra, txarra benetan. Ikus-entzuleak barre zantzoka paretako erabilitako bitartekoak lar ...

Aste honetako estreinaldia: Ocean’s twelve

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Zinemea
Aurreko filman egoniko antzezleen artean ondokoak daukaguz oraingoan be: George Clooney, Julia Roberts –azken hau lapurren taldean sartuta, ingeleseko izenburua Eleven (hamaika) horretatik twelve (hamabi) horretara pasetan da–, Matt Damon, Brad Pitt, Casey Affleck (Ben-en anaia), Scott Caan (James Caan-en semea), Don Cheadle, Andy García, Elliot Gould eta Carl Reiner. Horreekaz batera film honetan Catherine Zeta-Jones ederra eta Vincent Cassel frantsesa ikusi ahal izango doguz. Ikusten danez, antzezle bikainen jardunaz gozetako aukerea dago aurtengo gabonetako zine platerik gozo eta erakargarrienetariko ...

Andres Urrutia, euskaltzainburu barria

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Kulturea
Andres Urrutia, euskaltzainburu barria Andres Urrutia Badiola bilbotarra da, 1954ko abenduaren 21ean jaioa. Batxilergo ikasketak Indautxuko Jesuitetan egin ebazan. Deustuko Unibersidadean Zuzenbide ikasketak amaitu eta 1976an lizentziau zan abokatu-ekonomista sailean. Ondoren, notarioa izateko oposizinoak preparau ebazan eta, gainditu ostean, Ondarroako notarioa izan zan, 1981etik 1994ra arte. 1994tik Bilbon notario dihardu. Bestalde, Deustuko Unibersidadean Zuzenbide Fakultadeko irakasle da. Deustuko Unibersidadean Euskara Juridikoa Mintegia sortu eban, eta, gaur egun, horren eta Zuzenbide Fakultadeko euskara koordinatzailea da. Bestetik, 1984tik 1988ra bitartean, Euskerearen Aholku ...

Igor Elortzaren laugarrena

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Bertsolaritzea
Atzo kantautako bertso batzuk gogoratuko doguz. Zortziko nagusian Elortzak eta Estiballesek batera kantau eben. Bilbotarrak dira biak, Igor oso gustura dago Bilbok azkenaldian hartu dauan etxura aldaketeagaz eta Arkaitzek gurago dau lehengo Bilbo. Elortza: Erreka buelta lehenik barriztu Abandoibarra atzen zure jarrera ulertzea da niretzako Arkaitz gatxen gustokoa dot zelan dabilen gure hiria aldatzen oin zapatilak zikindu barik urten leike paseatzen. Estiballes: Lehen zapatilak zikintzeko zen bidean txakur korotza ta Euskalduna edo Guggenheim, ez al du ematen lotsa? Urte birik ...

Aurten be... Durangora

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   eretxia
Aurten be jente artean mobidu behar izan naz azokan, izerditan iminteraino. Nire gustoko liburu bat topau arte bape interesetan jatazan gaiak baztertu behar izan dodaz. Badakit korrontearen kontra noala nire gustu arraroakaz, baina zertarako sukaldaritzea, sexu ala mendiaren ganeko liburuak gai honeen alderik onena praktikea danean? Ez dot sekula entendiduko. Honeek buelta guztiak ‘nire’ mostradoreak topau arte! Aurten be, jentez ganezka dago azokea eta nire mostradore kuttunetan liburu bat hartzeko bigarren lerrotik luzatu behar dot besoa. Betiko moduan, aurrean daukazun ...

Lanbidez idazle

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   Euskerea berbagai
Nik ez daukat akorduan, baina idatzi neban lehenengo gauzea nire izena izan zan. Nire osotasunaren adierazle hieroglifikoaren aurretik irudi kontzeptualak egiten ei nebazan, neuretzako kontzeptu eta helduentzako marrazki ziranak. Atearen markoko zentimetroek gora egin ahala, neuri be ailegau jatan leku guztietan ikusten nebazan zirriborroak ulertzeko momentua. Maratila buru ganean beti be, andereño Belenek irakatsi eustan nire sei hizkien batuketea egiten, emoitza zehatza zein dan oraindino garbi ez izan arren. X, A, B, I, E, R. Hori dana ei nintzan neu ...