Gatz Harana (Araba) Aste Santuan zabalduko dabe
2008-03-13 17:05Igaz Gatz Haranera ia 650 persona hurreratu baziran Aste Santuan, aurten kopuru hori gainditzea espero da. Izan be, orain 15 egun lehenengo erreserbea egin zanetik gaur arte, 229 lagunek emon dabe izena Aste Santuko bisita gidatuetarako.
Gesaltza Añanako (Araba) Gatz Harana, Euskal Herriko paisaje bakanetakoa, Aste Santuan zabalduko dabe barriro, hain zuzen be, martiaren 19tik 24ra bitartean, biak barne. Ordutegia honakoa izango da: 11:00etatik 14:00etara goizez eta 16:00etatik 19:00etara arratsaldez. Bisita gidatuak sei txandatan egingo dira: hiru goizetan (11:00, 12:00 eta 13:00etan) eta beste hiru arratsaldetan (16:00, 17:00 eta 18:00etan).
Arabako Foru Aldundiko iturriek prentsa ohar bidez gaur adierazo dabenez, joan dan urtean Gatz Haranera ia 650 persona hurreratu baziran Aste Santuan, aurten kopuru hori gainditzea espero da. Izan be, orain 15 egun lehenengo erreserbea egin zanetik gaur arte, 229 lagunek emon dabe izena Aste Santuko bisita gidatuetarako.
Bisiten erreserbak egiteko bideei jagokenez, aitatzekoa da www.vallesalado.net web-orriko on line erreserba zentrala izan dala gehienek aukeratutako bidea, telefono bidez egindako erreserbei nagusituz. Orain arte, % 72,4k Internet bidez egin dau erreserbea eta % 27,5ek, 945 35 11 11 telefonoaren bidez.
Gatz Haraneko ‘El Torco’ Arreta eta Interpretazino Zentro barriko sarbideen obrak amaitu ez badira be, bisitak eraikin horretatik hasiko dira.
Lorena Lopez de Lacalle Arabako Foru Aldundiko Euskera, Kultura eta Kirol Saileko foru diputaduak esan dauenez, Gatz Harana aire zabalean dagoan monumentua da, eta Berreskuratzeko Plan Zuzentzaile Osoa oinarri dauen birgaitze prozesu dinamikoan sartuta dago. ‘Gatz Haranaren aldaketak bisita gidatuetan eragina dauka, bisitak berreskuratze faseetara egokitzen baitira’, azaldu dau.
Ibilbideak 45 minutu inguru irauten dau eta 5.000 larrain eta ubide baino gehiago zeharkatzen dira. Gidariak bisitariari gatza egiteko prozesua eta monumentu hori berreskuratzeko jarraitutako prozesua azaltzen deutso. Bisitearen amaieran, Gatz Haraneko erabarritutako larrainetan aurreko denporaldian produzidutako gatz apur bat emongo jako bisitari bakotxari.
Aste Santuaren ondoren, Gatz Harana zarratuta egongo da maiatzaren 31ra arte, eta hortik aurrera, bisita gidatuak egongo dira urriaren 5era arte.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!