Enpresetan euskerea sustatzeko HPSren programea martxan dago

Bizkaie! 2007-02-22 01:00   Euskerea berbagai

Proiektua bideratu, babestu eta zuzenduko dauen Kudeaketa Batzordea (erakunde publikoek eta CONFEBASK, ADEGI, CEBEK eta SEA enpresari-alkarteek osotua) eratu da honezkero.

Barricadak 25. urteurrena ospatzeko birea hasiko dau martiaren 30an

Bizkaie! 2007-02-22 01:00   Musikea

Txantreako musika talde ezagunak Atarrabian emongo dau lehenengo kontzertua, Indurain Anaiak kiroldegian.

Euskaltzaindiak Federico Barrenengoa, Gaizka Barandiaran eta Jose Mari Etxaburu ‘Kamiñazpi’ omenduko ditu

Bizkaie! 2007-02-22 01:00   sariak-autortzak

Gaur, zezeilak 23, barikua, Euskaltzaindiak ageriko bilkurea egingo dau Bilboko egoitzan, arratsaldeko 17:00etan, azken urtean hil diran ondoko euskaltzainak omentzeko: Federico Barrenengoa, Gaizka Barandiaran eta Jose Maria Etxaburu ‘Kamiñazpi’.

Celsius 32 taldearen lehenengo lana: ‘Alas’

Bizkaie! 2007-02-22 01:00   Musikea

Uribe Kostako boskoteak 12 kantaz osotutako diskoa kaleratu dau Baga-Biga disketxearen eskutik.

Musikenek diskoen argitalpenerako zigilu propioa sortu dau

Bizkaie! 2007-02-21 01:00   Musikea

Ikasleen interpretazino eta sormen lanak sustatzeko batetik eta, bestetik, aldi guztietako euskal konpositoreen lanak zabaltzeko sortu dau zigilua Euskal Herriko Goi Mailako Konserbatorioak.

Berri Txarrak-ek bi hilebeteko bira luzea iragarri dau Asia eta Europan zehar

Bizkaie! 2007-02-21 01:00   Musikea

Berri Txarrak taldeak nazinoarteko bira erraldoia egingo dau martitik aurrera. Danetara, 30 kontzertutik gora iragarri ditu hirukoak, areto zein festibalak kontuan hartuta. Azken honeen artean, apirilaren 20an Berlinen izango dan 'Move Against G8' jaialdi erraldoia nabarmendu daiteke.

Unai Iturriaga: 'plazerra da musikariakaz kantetea'

Saioa Torre Gereketa 2007-02-21 01:00   Barriketan

'Gu ta gutarrak' emonaldien ganean berba egiteko jarri dogu hitzordua baina Bizkaiko Txapelketea ezin ahaztu...

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Das leben der anderen

Joseba Terreros 2007-02-21 01:00   Zinema kritikak

'Das leben der anderen' aukeratua izan da ingelez eginda ez dagoan filmik onenaren Oscar saria irabazteko eta, filma ikusita, argi dago ez dana kasualidadea, ez dana ideologia kontua. Laburbilduz, film sendoa eta ona.

Magdalena Mignaburuk eta Miren Arozarenak Argentinako euskal dantzak aztertuko dabez

Iratxe Ormatza 2007-02-20 01:00   Euskaldunak munduan

Euskal komunidadea, euskal etxeen jarduerea eta historia aztertuko dabez, euskal jantzak abiapuntu harturik. Azterketea liburu bihurtu arte, bide luzea egin beharko dabe.

Sariketa sasoia bertsolari gazteentzat

Gorka Intxaurbe 2007-02-20 01:00   Bertsolaritzea

Aurreko astean hasi eta datozen asteetan bertso-sariketa eta txapelketetan aberats ibiliko gara. Bistan dago txapelketa ezagunenak ez eze, badagozala beste batzuk gero eta arreta handiagoa eskatzen dabenak.

BFAk eta Bilboko Udalak lankidetza hitzarmena sinatu dabe Euskararen Etxeagaz

Bizkaie! 2007-02-20 01:00   Euskerea berbagai

Euskerea sustatu eta zabaltzeko sortutako zentroak 8.000 bisita baino gehiago jaso ditu 2004. urtean sortu zanetik hona. Ganera, 63.000 kontsulta birtual izan ditu.

Euskal jeismoa: erraz konpontzeko gatxa (I)

Xabier Kintana Euskaltzain Osoa Bizkaie K Bizkaierara Moldatua 2007-02-20 01:00   Euskerea berbagai

Euskerazko jeismoak, nire ustez, erdal jatorri garbia dauka, hau da, inguruko erderen berezitasun fonetikoengaitik kutsatzen ari jaku.

Eskuko ordenagailuak ehun dolarrean

Gotzon Plaza Informatikoa 2007-02-20 01:00

Non eta nork egin leikez horren produktu merkeak gaurko ekonomia globalizatuan? Nonork igerri dau? Bai horixe, Txinan, zelan ez ba. Eta zelako tramankuluagaz datoz? Ideia ez da bape barria baina adi egon behar gara: eskuko ordenagailuak ehun dolarrean.

Max Sariak’07: ‘Demasiado humano’ Euskadiko finalistea Ikuskizun Errebelazino Onenaren kategorian

Bizkaie! 2007-02-20 01:00

’Demasiado humano’ (los últimos días de Nietzsche), Traspasos konpainiarena, kategoria honetan lehiatzeko aukeratutako lana da. Mikel Gomez de Segurak eszenaratu dau Jaime Romoren testua, Friedrich Nietzsche filosofoaren bizitza eta sortzaile dramearen barruan bere hondoratze psikikoraino sakontzearen prozesu luzearen frutu.

1428 talde XIX. Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketan

Bizkaie! 2007-02-19 01:00   Musikea

Laugarren urtea da 1400dik gora taldek izena emoten dabena eta aurten, danetara, 1428 taldek emon dabe izena urtero legez hiru kategoriatan jokatzen dan XIX. Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketan parte hartzeko. Edozelan be, fase finalerako 42 talde aukeratu dabez.

‘Katamalo’. Ostontzearen beharraz

Bihotz Bakartien Kluba 2007-02-19 01:00   Musikea

Arrakalak ikuskizunagaz hasitako bidean, bihotz bakartien klubak poemak kantu bihurtu eta hausnarrerako bazka eskaintzera dator barriro be Katamaloa izeneko ikuskizunagaz.

Txarriaren urtea

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2007-02-19 01:00   Bidaide

Zezeilaren 18an, jatorri txinatarreko biztanleek ilargiaren araberako urte barria hasi eben, 4704.a. Urte bakotxa zodiakoaren zeinu bat da eta oraingoan txarriarenean sartu dira.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

‘Barrixe.com’ Bizkaiko Barrikuntza Behatokia aurkeztu dabe

Bizkaie! 2007-02-19 01:00

Bilboko Merkataritza Ganbaran aurkeztu dabe www.barrixe.com webgunea, Bizkaiko barrikuntzen egoeren barri emongo dauen zerbitzua.

Patxi Usobiagak irabazi dau 2006ko Kirolari Onenaren Euskadi Saria

Bizkaie! 2007-02-19 01:00

Patxi Usobiaga eskalatzaile eibartarrak irabazi dau 2006. urteko Kirolari Onenaren Euskadi Saria. Kirolean Euskaltasuna Zabaltzea Saria, barriz, Josune Bereziartuk eta Roberto Laisekak partekatuko dabe, eta Kirolaren Sustapena, Formazioa eta Dedikazioarena, Laurentzi Ganak.

Artxo-saiheskia polentagaz

Benat Ormaetxea Jauregibarria Jatetxeko Sukaldaria 2007-02-19 01:00   Jan edanak

Kaixo irakurleok, San Joseak hur dagozanez, okasinorako artxoa kozinetako errezeta berezi bat ikasiko dogu. Berezia eta era berean, etxean erraz egiteko modukoa. Ia ba gustetan jatzuen artxoa preparetako modu hau.