Scooby Doo marrazki bizidunaren sortzailea hil da
2007-01-09 01:00Iwao Takamoto marrazki bizidunen irudigilea bihotzekoak jota hil da 81 urtegaz. Warner Bros produkzino etxeko bozeroaleak emon dau barria.
'Scooby Doo' seriea eta personajea sortu eban Iwao Takamoto marrazki bizidunen irudigilea hil da bihotzekoak emonda 81 urtegaz. Warner Bros produkzino etxeko bozeroaleak emon dau barria.
Sei hamarkadako ibilbide profesionalean, Takamotok Bere personajerik ezagunena 'Scooby Doo' izan zan, lagunekaz batera bildurrezko abenturak biziten ebazan txakur bildurtia. Izena Frank Sinatraren ‘Strangers in the Night’ abestiko azken esalditik atara eban marrazkilariak.
Emigratzaile japoniarren semea zan, Los Angelesen jaioa. Bigarren Mundu Gerran, familia Manzanarreko kontzentrazino-zelaira eroan eben, Kaliforniako basamortura, eta bertan ikasi eban ilustrazioaren artea. Los Angelesera bueltan, Walt Disneyko estudioetan hasi zan beharrean. 1964ean, Hanna-Bera estudioek kontratau eben.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!