Autobus zerbitzuen barri teknologiari esker

Bizkaie! 2007-01-10 01:00

Ia 15.000 lagunek erabili dabez eskuko telefono eta Internet bidezko deskargak Bilbobus autobus zerbitzuaren ganeko informazinoa lortzeko azken hiru hilabeteotan.

Ia 15.000 lagunek erabili dabez eskuko telefono eta Internet bidezko deskargak Bilbobus autobus zerbitzuaren ganeko informazinoa lortzeko azken hiru hilabeteotan. Bilboko Udaleko iturrien arabera, herritarrek teknologia barriek eskaini deutsiezan aukerak aprobetxau dabez eta ondo erantzun dabe pasa dan irailetik Bilbobus zerbitzuak informazino sistema barri bat ezarri dauenetik, eskuko telefonoaren eta Interneten bidez, autobusak non dagozan denpora errealean ezagutu ahal izateko.

Holan, danetara 11.877 lagun konektau dira www.bilbobus.info webgunera euren ordenagailutik azken hiru hileotan. Gainera, 2.898 personek kontsultak egin ebezan sakeleko telefonoaren bidez, wap teknologiaren bitartez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu