Alfonso Aranaren bakarkako lehenengo diskoa: 'Wasted Lovesongs'

Bizkaie! 2007-01-08 01:00   Musikea

Alfonso Arana musikari bizkaitarrak Sweet Oblivion talde barria jarri dau martxan eta, horren barruan, Noizpop diskoetxearen eskutik lehenengo diskoa kaleratu dau: ‘Wasted Lovesongs’.

Alfonso Arana musikari bizkaitarrak Sweet Oblivion talde barria jarri dau martxan eta, horren barruan, Noizpop diskoetxearen eskutik lehenengo diskoa kaleratu dau: ‘Wasted Lovesongs’.

Getxoko ‘Cujo’ taldeko sortzaile nagusia da Arana baina oraingoan bakarka eginiko lehenengo lanagaz dator. Halanda be, Arana ez dago bakarrik disko honetan: talde oso baten laguntzinoa izateaz gan (Pablo Jaen gitarrea, Pablo Isusi bajua eta Gurru bateria), Ce neska kantari gaztea dago. Holan, diskoari emakumezko baten ikutua emon deutso. Diskoetxearen esanetan, ‘abesti bakotxak bere izatea eta pisua ditu, inoiz baino akustikoago’.

Alfonso Aranak zazpi disko ditu grabauta ‘Cujo’ taldeagaz eta ‘Cancer Moon’ taldeko gitarra-jolea be izan zen, Noizpopeko iturriek azaldu dabenez.

Rock amerikarrean oinarritzen dira kantak baina doinu akustikoetan ikutu elektrikoak be atzemoten dira. Kantagintzearen tradizinoa jarraitzen dabe eta Bob Dylan, Tom Petty, Steve Earle edota Neil Young lako musikarien eragina igarten da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu