Herri Norte Taldeak bere 25. urteurrena ospatuko dau astegoienean

Herri Norte Taldea 2007-01-10 01:00

1981/82 denboraldian sortu zan Athleticeko jarraitzaleen talderik ezagunena. Izan be, Naranjitoren mundiala Bilbon kokatzeko Katedralean egindako iparreko harmaila barrian, gazte abertzale piloa batu zan eta bizi ziran garai dinamikoakaz mobimentu barria sortzea berez etorri zan.

Herri Norte Taldeak 25 urte bete dituala ospatzeko egitarau potoloa antolatu dabe Athleticzaleek. Bilbo, Uribe Kosta eta Hego Uriben honako ekitaldiak izango dira:

Urtarrilaren 12an:

- 18:00etan, futbol patxanga: Abertzale Sur vs. Herri Norte Taldea, Leioako Sarriena auzoan.
- 20:30ean, ‘El Athletic Club en la guerra civil’ berbaldia, Getxoko Txorimalo Gaztetxean.


Urtarrilaren 13an:

- 10:00etan, bisita gidatua Katedralera (museoa, garaikur aretoa eta zelaia). Prezioa bazkideentzat 3 euro eta bazkide ez diranentzat 5 euro.
- 13:00etan, herri bazkaria Itzubaltzeta/Erromoko gaztetxean. Txartela 12 euroan har daiteke.
- 19:00etan, kontzertua Atarassia Gröp, Los tres puntos eta Blaggers Ita taldeakaz Boluetako Santana 27 aretoan. Sarrera aurretik eros daiteke 10 euroan edo bertan 12 euroan.
- 24:00etan, Sound System, Basauriko Gaztetxean.


Urtarrilaren 14an:

- 11:00etan, txikiteoa, Zazpi Kaleetako Goienkale/Somerako Madariaga tabernatik.
- 13:00etan, kontzertua eta garagardao kupel hustea Indautxuko herriko tabernan.
- 17:00etan, futbol partidua: Athletic Club vs. Villareal, Katedralean.
- 24:00etan, urteurrenaren amaierea.


Herri Norte Taldea

1981/82 denboraldian sortu zan Athleticeko jarraitzaleen talderik ezagunena. Izan be, Naranjitoren mundiala Bilbon kokatzeko Katedralean egindako iparreko harmaila barrian, gazte abertzale piloa batu zan eta bizi ziran garai dinamikoakaz mobimentu barria sortzea berez etorri zan.

Hasiera gozoak izan ziren, bi liga eta kopa irabazi eta ospatzeko aukerea izan zalako eta Athletic jarraitzeko bidaia jentetsuak izan ziralako. Ondoren, Athleticek behera egin eban eta Herri Norte Taldearen barruan eztabaidea biztu zan, egun dituan jarrera Athleticzale, abertzale eta antifaxistea ezarriz.

1990eko hamarkadan gazte uholde bat sartu zan taldean eta Herri Norte Euskal Herritik kanpo be joan zan egituratzen. ‘Antiultra’ fanzinea sortu zan garai horretan. Era berean, arrazakeriaren kontrako ekitaldiei ekin jaken bolada horretan eta Euskal Herriko zein Espainiako Estaduko hainbat futbol taldeetako zale talde abertzale eta ezkertiarrakaz anaitasun estua bultzatu zan. Azken urteotan, Herri Nortek lehentasuna emon deutso Euskal Herriko selekzinoen ofizialtasuna bultzatzeko lanei, baina maila sozialean eta politikoan be topau dau zapaldutakoakaz bat izateko modua eta La Navaleko langileei, hutsitutako gaztetxeei, euskal preso politikoei eta abarrei oihartzuna emoteko lanak egin ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu