Leioako Udala VII. Pop-Rock Lehiaketea

Aterpe Gazte Bulegoa 2007-01-09 01:00   Musikea

Leioako V. Pop-Rock Lehiaketan parte hartu nahi daben taldeek, 2007ko zezeilaren 23a baino lehen, gitxienez 5 abesti izango dituan CDa bialdu beharko dabe.

Oinarriak:

1.- Aurreko edizinoetan saririk irabazi ez daben talde guztiek parte hartu leikie.

2.- Parte-hartzaileek bi modalidadeetako batean emon beharko dabe izena:

POP-ROCK modalidadea

Rock and Roll, Power Pop, Garge, Psicodelia, Rock, Ska, Reggae, Punk Rock, Stoner Rock, Post Rock, Noise, Pop, Rhythm’n’Blues, Tecno Pop, Hip Hop, Rap eta beste konbinazino batzuk.

METAL modalidadea

Rock Gogorra, Heavy Metal, Thrash, Speed Metal, Death, Doom, Metal Gotikoa, Industriala, A.O.R., Hardcore, Rap Metalikoa eta beste konbinazino batzuk.

3.- Leioako V. Pop-Rock Lehiaketan parte hartu nahi daben taldeek, 2007ko zezeilaren 23a baino lehen, gitxienez 5 abesti izango dituan CDa bialdu beharko dabe.

Posta ziurtatuz bialdu behar dira helbide honetara:

KULTUR LEIOA
Aterpe Gazte Bulegoa
Jose Ramón Aketxe 11 - 1.a
48940 LEIOA - BIZKAIA

4.- CDagaz batera, parte-hartzaileek izen-emote orria beteko dabe, eskatutako datu guztiakaz.

5.- Lehenengo fasean, 2007ko martiaren 23rako, epaimahaiak ondokoak aukeratuko ditu jasotako CD guztien artean:

POP-ROCK modalidadeko 3 talderik onenak.
METAL modalidadeko 3 talderik onenak.

Talde horreek finaletara pasauko dira. Finalak 2007ko maiatzaren 11n eta 12an egingo dira, antolatzaileek izentauko daben lekuan. Finalera heltzen diran taldeek gehienez 50 minutuko saioa egingo dabe zuzenean joten, epimahaikide eta ikuslegoaren aurrean.

6.- Sariak:

METAL estiloa: 1.800,00 €
POP-ROCK estiloa: 1.800,00 €

Maila bakotxeko talde irabazlearen 2 abesti jasoko dituan CD bat grabau eta editauko da. 500 kopia egingo dira, 100 antolatzaileentzat (musika arloko profesionalei bialduko jakez) eta 100 talde irabazle bakotxarentzat.

7.- Euskera Zerbitzua sari berezia, euskerazko abestirik onenari. 600,00 € jasoko ditu.

8.- ‘Bertoko Talderik Onena’ Saria. Leioako Talderik onenari emongo jako; taldeak gitxienez leioaztar bi kide izan behar ditu. Diru saria 600,00 eurokoa izango da.

9.- Aterpe Gazte Bulegoa sari berezia, atal bakotxean saritua subertetan dan taldeari emongo jako. Leioako herriko jaietan, 2007ko bagilaren 15ean eta 16an punta-puntako talde baten aurretik jotea izango da.

10.- Ikuslegoaren Saria. Finaletara hurreratzen dan ikuslegoak, finaletako talderik onena aukeratuko dau. Irabazleak Leioako Udalerrian zuzenean joteko aukerea izango dau.

11.- Epaimahaia musika arloko profesionalek, prentsa idatziko eta irratiko profesionalek osotuko dabe.

12.- Epaimahaiak emon barik itxi ahal izango ditu sariak.

13.- Lehiaketara aurkeztutako CDak antolaketaren jabetzakoak izango dira.

14.- Finaletara heltzen diran taldeek, bidaia eta egonaldirako dirulaguntzinoa izango dabe, antolatzaileek erabagiten daben egoeretarako.

15.- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri honeek guztiak onartzen dirala esan nahi dau, bai eta aurrerantzean lehiaketako antolatzaileek egin leikiezan interpretazino zein moldakuntzak be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu