Anjel Lertxundiren 'Zorion Perfektua' liburua inglesez, Renon
2006-12-21 01:00 Euskaldunak munduanNevadako Center for Basque Studies unibersidadeak argitaratuko dau nobelea (Alberdania, 2003) datorren urteko maiatzean. Amaia Gabantxok itzuli dau ingelesera eta Marijo Olaziregik koordinetan dauen Basque Literature Series bilduman kaleratuko dabe.
‘Uniberts EHUdenda’ zabalduko dabe Bilbon
2006-12-20 01:00Arratsaldeko zazpiretan zabalduko ditu ateak Bilboko Rodriguez Arias kaleko hirugarren zenbakian. Euskal Herriko Unibersidadearen (EHU) denda barria goi mailako hezkuntza-erakunde batek Euskal Autonomia Erkidegoan zabaltzen dauen mueta honetako lehenengo aretoa.
Iruñeako Udalak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatu dabe
2006-12-20 01:00 Euskerea berbagaiErakundeok sinatzen daben hamargarren lankidetza hitzarmena sinatu eben atzo beste urte baterako, lehenengoa 1997an sinatu ostean. Iruñeako Udalaren izenean Ignacio Pérez Cabañas Kultura zinegotzi delegatuak sinatu dau eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak.
Jaurlaritzeak eta Eudelek udaletan euskerea bizibarritzeko planak sustatzeko lankidetzea adostu dabe
2006-12-20 01:00 Euskerea berbagaiKultura sailburuaren proposamenaren harira, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak eta Euskadiko Udalen Alkarteak (Eudel) udaletan euskerea bizibarritzeko planak sustatzeko lankidetza hitzarmena izenpetzeko baimena emon dau.
Casino Royale
2006-12-20 01:00 Zinema kritikakJames Bond ostera be itzuli da pantaila handira, baina, Pierce Brosnan-ek antzezturiko personaiarengandik urruntzeko eta gauza barriak aurkezteko egindako ahaleginak gorabehera, film honen emoia ez da izan aurrekoena baizen distiratsua.
Fernando Morillok euskerara itzuli dau Cristopher Paoliniren ‘Eragon’ liburua
2006-12-20 01:00 KultureaDragoiz, aztiz eta heroiz betetako istorio zoragarria da ‘Eragon’. Hasieratik sartzen da irakurlea Alagaësiako mundu fantastikoan, eta kosta egingo jako handik urtetea.
Guggenheim Museoaren Lagunen Programearen arrakastea
2006-12-19 01:00 Danetara 15.235 kide diraGuggenheim Bilbao Museoaren Lagunen kolektiboak 15.000 kide baino gehiago daukaz, 15.235 hain zuzen be; 1997an museoa eratu zanetik lortutako kopuru handiena da. Holan ba, Guggenheim Bilbao Museoaren ‘Lagunen Programa’ dalakoa Europako nabarmenetakoa da.
Royal Canal, Atom Rhumbako ‘Cabezafuego’-ren proiektu barria
2006-12-19 01:00 MusikeaIñigo ‘Cabezafuego’ musikari ezaguna da nafarroako musikagintzan. Iruñean, ‘Mermaid’ eta ‘The Basque Country Pharaons’ taldeen buru izan da, azken urteotan oihartzun handia izan daben taldeak. Bestetik, egun, Iñigo Atom Rhumbako tekladujolea be bada.
‘Kirol Campusak euskeraz’ gabonetan
2006-12-19 01:00 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzeak eta Kirol zuzendaritzeak, Euskaltel-Euskadi txirrindularitza taldeak, Tau Baskonia saskibaloi taldeak eta Bidasoa Irun eskubaloi taldeak sustatu dabe Gasteizen aurkeztutako ekimena.
Xabi txapeldun!
2006-12-18 01:00 BertsolaritzeaEuskalduna Jauregiko jarlekuak hutsik geratu ziran eta ikus-entzuleen eskuak bero-bero eginda egozan, txalo eta txalo. Bitartean, eszenalekuan hara eta hona ebilen Xabi Paia, saltari eta pozarren. Hogetalau urtegaz jantzi dau algortarrak Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapela. Buruz burukoa Etxahun Lekue larrabetzuarragaz egin eban.
Mintzalaguna ekimenean 1.600 lagun inguruk hartu dabe parte 2006an
2006-12-18 01:00 Euskerea berbagaiHogei herritara zabaldu dan lankidetza honen helburua, ingurune egokiaren falteagaitik euskeraz egiteko zailtasunak dituen euskaldunberriek, gehienetan uri handietan bizi diranek, euskeraz berbalagun izango diranak topetea da, ikasitakoa praktikan jarteko eta euskeraz biziten hasteko.
Berunezko gabonak
2006-12-18 01:00Gerrea hasi zaneko 70. urteurrena bete da aurten. Gerrea, garagarrilaren 17an hasi zan eta Hego Euskal Herrian 1937ko udararte iraun eban, gitxi gorabehera. Hor tartean, gabonak pasau behar izan ebezan euskaldunak gerra giroan.
Ricardo Gomez: ‘testu bat agertzen dan bakotxean danok irabazten dogu’
2006-12-18 01:00 BarriketanEHUko hizkuntzalaria eta blogaria
Heldu! Korrikeari
2006-12-18 01:00 Euskerea berbagaiKarrantzan martiaren 22an hasi eta apirilaren 1ean Iruñean amaitu arte, Euskal Herriko hainbat herrik Korrikearen 15. edizinoaren lekukoari helduko deutse. Heldu! lelopean, euskal emakumeak omentuko ditu aurten.
2006ko Euskaltzaindia-BBK Literatur Sariak
2006-12-18 01:00Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak 2006 urteari jagokozan eleberri, antzerki, olerki eta saiakera sariak nortzuk irabazi dabezan jakinarazo dabe gaur prentsaurrean.
‘Zeruari’ lana irabazle Euskal Herriko II. Ikus-entzunezkoen Rallyan
2006-12-18 01:00 BarriakParte-hartzaile gazteak, 90 inguru, oso gustura ibili ziran Topagunea Euskara Elkarteen Federazinoak antolatutako lehiaketan.
Vascuenceren legetik euskararen legera
2006-12-15 01:00 Euskerea berbagai‘Vascuenceren legeak 20 urte emon ditu euskaldunon hizkuntza-eskubideak gitxietsiz’, adierazo dabe Kontseiluko ordezkariek. ‘Benetako Euskerearen Legea behar dogu, euskerearen normalizazinoa gidatu eta erraztuko dauen korpusa, hain zuzen’.
Henrike Knörr Bartzelonako Institut d’Estudis Catalans-en
2006-12-15 01:00 Euskaldunak munduanHenrike Knörr Euskaltzaindiako Iker sailburuak berbaldia emongo dau bariku honetan, abenduak 15, Bartzelonan, Institut d’Estudis Catalans-en Secció Filològicaren osoko batzarrean.
Bilboko Kafe Antzokiaren 11. urteurrena
2006-12-15 01:00Bilboko erdigunean, euskal kultura mobimentuaren topagunea izateko asmoz eta, era berean, munduari edegia, munduko kulturea, herri eta hizkuntzei edegia dagoan egitasmoa da Kafe Antzokia.
















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...