Badator Korrika Kulturala

Bizkaie! 2007-01-25 01:00

Korrika XV martiaren 22an Karrantzan hasi eta Iruñean amaituko da apirilaren 1ean baina lehenago helduko da Korroka Kulturala. Ohiko ekitaldiez gain, beste egitasmo bat izango dau aurten: Kulturbirea.

Korrika XV martiaren 22an Karrantzan hasi eta Iruñean amaituko da apirilaren 1ean baina lehenago helduko da Korroka Kulturala. Ohiko ekitaldiez gain, beste egitasmo bat izango dau aurten: Kulturbirea. Herriko euskal kulturea kalera ataratea helburu dauen ekimena Euskal Herriko 18 herritan ibiliko da hasieran.

Euskal Herriko edozein bazterretan dagozan baina plazaratzeko aukerarik ez daben kultur emonaldiak egitea da Kulturbirearen nahia. ‘Herriko euskal kulturearen isla izan nahi dau’, aurkezpenean Mikel Lizarribar Korrika Kulturalaren antolatzaileak jakinarazo dauenez. Gauzak holan dirala, herri bakotxean jarriko daben karpan, emonaldi nagusiaz gan, bestelako eskaintzek be lekua izango dabe, besteak beste, berbaldiek, kontzertuek, erakusketek, txapelketek, trikitilariek, bertsolariek eta ipuin kontalariek.

Kulturbirea Euskal Herriko 18 herritan ibiliko da, baina leitekeana da herri gehiagotara be zabaltzea. Karrantzan hasiko da zezeilaren 10ean, eta, ostean, Getxon, Lekeition, Zarautzen, Leioako campusean, Gasteizen, Iruñean, Larrabetzun, Bilbon, Lizarran, Donostian, Arrasaten, Zuian, Ezkerraldean, Donibane Lohitzunen, Durangon, Eibarren, Laudion eta Errenterian egongo da.

Korrika Kulturalaren aurtengo programazinoan, danetara, zortzi lan lehenengo aldiz emongo dabez datozen bi hilebeteotan:

- Unai Iturriagak eta Igor Elortzak bultzatu daben ‘Gu ta Gutarrak’ proiektua emoten hasiko dira zezeilaren 1ean, Bilboko Bilborock aretoan.
- Elementu elektronikoak eta akustikoak nahasten dituan Logela Multimedia taldeak ‘Mokaua’ lana aurkeztuko dau.
- Bihotz Bakartien Klubak, barriz, ‘Katamalo’ ikuskizuna estreinauko dau.
- Hiru Punttu antzerki taldeak ‘Baionan Bizi’ antzezlana aurkeztuko dau.
- Kirmen Uribek eta Mikel Urdangarinek ‘Portukoplak’ ikuskizuna preparau dabe.
- Umeentzako ‘Hala bazan’ antzezlana estreinauko dau Goloka taldeak.
- Karidadeko Benta taldeak lana aurkeztuko dau.
- Gilkitzaro antzerki taldeak ‘Honolulu, leku bat’ antzezlana emongo dau.

Horrezaz gan, Anestesiaren eta Itakaren kontzertuak, ‘Ezin dut egia esan’ Jokin Oregik zuzendutako antzezlana, Niko Etxart eta Anje Duhalderen kontzertuak, Pirritx eta Porrotx pailazoen ikuskizuna, Eidabide taldearen ‘Kanpanolue’ antzerki musikala, Patxi Usobiagaren ‘Pisu gabezia’ azken lana eta Miarritzeko Balet Gaztea be nabarmendu daitekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu