‘Geure Berbie Euskeraz’ argitalpenaren hamaikagarren zenbakia kalean
2007-01-24 01:00 Euskerea berbagaiGernika-Lumoko Udaleko Euskara Zerbitzuak ataraten dau argitalpena enpresetan, alkarteetan eta herrian bertan euskerearen erabilerea bermatzeko helburuagaz.
Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Zerbitzuak ‘Geure Berbie Euskeraz’ informazino koadernoaren hamaikagarren edizinoa argitaratu dau. Informazinoa zabaltzeko tresna honen bidez, zerbitzuak martxan jarritako kanpainak ezagutarazoten dira, batez be euskerearen erabilerarako normalizazinoaren ganekoak. Enpresetan, alkarteetan edota herrian bertan, euskerearen erabilerea bermatzea da ‘Geure Berbie Euskeraz’ buletinaren helburua.
Koadernoan, enpresek, merkatariek, alkarteek edota biztanleek euskereagazko daben konpromiso mailea erakusten da. Ganera, Gernika-Lumoko Udaleko Euskera Zerbitzuak eskaintzen dituan laguntzinoak edota antolatzen dituan ikastaroak eta aktibidadeak be batzen dira bertan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!