Hrant Dink hil dabe
2007-01-22 01:00Istanbul erdian hil dabe, egun argiz, erraza zan berarengana hurreratu eta tiro egitea. Dinken hiltzailea ‘Turkiagazko traidorea’ zala esaten entzun genduan gero.
Hrant Dink hil dabe. Istanbul erdian, egun argiz, erraza zan berarengana hurreratu eta tiro egitea. Dinken hiltzailea ‘Turkiagazko traidorea’ zala esaten entzun genduan gero.
Baina ez autokritikarik behin eta barriro kazetari ausart horri jazarri jakon estaduaren kontra. Turkiako Kode Penalaren 301 artikulua behin eta barriro salatu dau International-PENek, ‘turkiartasunari’ eraso egitea lako delitu anbiguoek, adierazpen askatasunaren aurkakoek ez eze, atxakia ederra emoten deutsielako atxakia gitxi behar daben Otso Grisei, eta 80 eta 90eko hamarkadetako errepresinoaren abaroan hazitako beste eskoi muturreko ehunka kidei. Europar Batasunaren aurrean operazino kosmetikoak egitea, artikuluari eta jazarpenari eutsiz baina zigorrak biguntzen, besteek zigorra euren erara hartzea dakar, ikusi dogun legez.
Mundu osoan onartzen dan legez, genozidio armeniarrari genozidio deitzeagaitik zigortu eben Hrant Dink. Armenierazko prentsa lantzeagaitik, ‘Agos’ astekaria sortu eban Dinkek; 2001ean, zarratu egin eban Turkiak eta oraintsura arte traba guztien ganetik jarraitu dau armeniar eta turkiarren arteko alkarbizitzearen alde. Adierazpen askatasunaren aldeko burrukalari nekagatx, Frantzia be kritikau eban kontrakoa arautu eta genozidio armeniarra ukatzea delitutzat hartzearen aldeko botoa emon ebanean. Adierazpen askatasuna komenidu danean eta ez danean defendidu behar baita.
Hrant Dink Nazinoarteko PENek babespean harturiko idazlea zan (Honorary
Member), erakunde horrek daukan Idazle Kartzelatuen aldeko Batzordearen bidez (WIPC).
Euskal-PEN Klubetik gure samina eta alkartasuna adierazo gura deutsegu Hrat Dinken senideei eta Agos astekariko lankide guztiei.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!