Elegune, Azpeitiko enpresen hizkuntza-gestinoa hobetzeko zentro teknikoa
2006-09-25 02:00 Euskerea berbagaiAzpeitiko Euskara Patronatuak Enpresen Hizkuntza-Gestioa Hobetzeko ELEGUNE Zentro teknikoa sortu dau. Enpresetan euskerea modu barritzaile batean garatzeko Eusko Jaurlaritzak arlo sozio-ekonomikoarentzat sortutako LanHitz egitasmoaren barruan dago ekimena.
Gernikako Euskal Herria Museoak tailer didaktikoak jarriko ditu martxan urrian
2006-09-25 02:00Bizkaiko Foru Aldundiak Gernikan daukan Euskal Herria Museoak 8 eta 12 urte bitarteko umeei eta familiei zuzenduriko programa didaktiko barria jarriko dau abian urritik aurrera, modu apal eta erakargarrian euskal kulturea eta folkloreari buruzko guztia ezagutarazoteko.
Deustuko Unibersidadeak hasiera ofiziala emon deutso 2006-2007 ikasturteari
2006-09-25 02:00Deustuko Unibersidadeak gaur, irailak 25, zabaldu dau 2006-2007 ikasturtea, Donostiako campusean. Ekitaldia goizeko 10:00etan hasi da Donostiako gotzain Juan María Uriarte buru izan dauen mezeagaz.
U2 irlandarren biografia gaztelaniaz
2006-09-25 02:00 MusikeaRBA argitaletxeak U2 talde irlandarraren gaztelaniazko autobiografia kaleratuko dau datorren zemendian, ‘U2 por U2’ izenburupean. Liburuak lau taldekideen eta managerraren testigantzak batzen ditu.
Patxi Salaberri euskaltzain osoak sarrera-berbaldia egingo dau barikuan Uxueko pilotalekuan
2006-09-25 02:00 Euskerea berbagaiPatxi Salaberri Filologia Hispanikoan (Nafarroako Unibersidadea) eta Euskal Filologian lizentziaduna (EHU) da eta Euskal Filologian Doktorea. Gehienbat euskal onamastika arloa jorratu dau baina euskal dialektologian be egin dau lan.
UEUk zazpi ikastaro eskainiko ditu urrian eta zemendian Eibarko Ikastetxe Nagusian
2006-09-25 02:00 jardunaldiakUdako Euskal Unibersidadea (UEU) batez be udako ikastaroengaitik ezaguna izan arren, urte osoan ikastaroak bultzatzen dihardu, eten bako prestakuntzea urte osora zabaltzeko asmoz, eta urrian eta zemendian zazpi ikastaro eskainiko ditu.
BAD jaialdia Antzerki eta Jantza Programazinoen III. Sarietarako aukeratu dabe
2006-09-25 02:00 kulturbizBilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia Espainiako Antzerki eta Jantza Programazinoen III. Sarietarako aukeratu dabe. Bilbao Antzerkia Dantza (BAD) izenaz ezagutzen dan jaialdia Programazinorik Barritzaileena eta Publikoa Sortzeko Ekintzarik Eraginkorrena sarietarako izentau dabe.
Autorik Bako Eguna
2006-09-22 02:00Europako mila uri baino gehiagotan Autorik Bako Eguna da gaur, tartean Bilbon.
Bizkaiko uriburuko erdialdeko kaleetan ezin izango da autoz ibili eta bestelako garraiobideen erabilerea bultzatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditue.
Nömadak Tx pelikula ikusteko sarrera guztiak amaitu dira
2006-09-22 02:00 BarriakNömadak TX pelikulearen estreinaldirako lau egun besterik ez dira falta eta salgai jarritako sarrera guztiak daborduko amaituta dagoz.
Donostia, zinearen uriburua
2006-09-22 02:00 BarriakAurten be zinema munduko izar handiek bisitauko dabe Gipuzkoako uriburua. Besteak beste, Max Von Sydow, Matt Dillon, Clive Owen, Jeanne Moreau eta Diane Kruger izango dira bertan, Oliver Stone eta Gonzalez Iñarritu zuzendariakaz batera.
Beñat Ormaetxea: ‘Bizikleteak engantxau egiten zaitu’
2006-09-22 02:00 BarriketanAretxondo Jatetxeko sukaldari eta txirrindulari ia profesionala
Hamalau euskal enpresek India bisitauko dabe
2006-09-22 02:00 Euskaldunak munduanEuskal Autonomia Erkidegoaren eta Indiaren arteko esportazinoak eta inportazinoak laukoiztu egin dira 1990. urtetik, bien arteko merkataritza-hartu-emonen barruan.
Arrain urdina
2006-09-22 02:00 Jan edanakArrain urdinaren propiedadeak ez dira autortu izan orain dala urte gitxira arte, oso koipetsua dalako. Baina hainbat ikerketek erakutsi dabe osasunerako mesedegarria dala. Gaixotasun kardio-baskularrak edo tronbosia izateko arriskua daukien personentzat, oso egokia da arrain urdina.
LanHitz, beharlekuetan euskerearen presentzia eta erabilerea indartzeko ekimena abian
2006-09-21 02:00 Euskerea berbagaiGizarteko hainbat esparrutan euskerearen erabilerea sustatzeko indarrean dagozan ganerako ekimenakaz buztartu nahi da lan-mundua.
Gaur hasiko da Donostiako 54. Zinemaldia
2006-09-21 02:00 BarriakSei miloe euroko aurrekontuagaz, 220 film erakutsiko ditue gaur hasi eta hilaren 30era bitartean. Gaur goizeko 11:00etan, Donostiako Zinemaldiko lehen filma emongo dabe Kursaal jauregian: Nick Broonfielden ‘Ghosts’, immigrazinoaren ganeko istorio epikoa jorratzen dauena. Dana dala, gaueko 21:00etan hasiko da zabaltze ekitaldi ofiziala.
Ana María Briongos: 'musulman danak ezin doguz zaku berean sartu'
2006-09-21 02:00 BidaideIdazlea eta islamaren munduan aditua
Hamar urtez bizi izan da Iran eta Afganistan artean, herrialde horreen ganeko dozena erdi liburu baino gehiago argitaratu ditu, persiar hizkuntzea ikasten dabil eta aditua da islamaren munduan.
Bilboloop jaialdia Bilbon, urriaren 20an eta 21ean
2006-09-21 02:00 MusikeaUrtero legez eta udagoienagaz batera, aurten be Bilboloop jaialdia ospatuko da Bilboko Kafe Antzokian, urriaren 20an eta 21ean. Bi egunetan pop musikea, rocka eta gaur egungo tendentzia barriak buztartzen dituan jaialdi hiritar honetan talde desbardinak ikusteko aukerea izango da.
Ardaoa latan?
2006-09-21 02:00 Jan edanakArdaogintzearen inguruko industrian dabilzanentzat ardura edo burukomin handia da non ontziratu ardaoa bezeroei ahalik eta modu erakargarrienean eskaintzeko; garagardao, gasdun edari eta destilatuakaz lehiatzeko packaging desbardin ugari probetan dabilz mundu zabalean.
Bilboko historiari buruzko IX. Sinposioa egingo da irailaren 25ean eta 26an
2006-09-21 02:00Bilboko Udaleko Kultura eta Euskera Sailak, Bizkaiko Eusko Ikaskuntzak eta Bidebarrieta Kulturguneak Bilboko historiari buruzko XI Sinposioa antolatu dabe ‘70 urte eta gero: Gerra zibila, gerraondoa eta gogoratzen duguna’ izenburupean.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...