Opera maratoia antolatu dau Guggenheimek

Bizkaie! 2007-02-16 01:00   Musikea

Europako Opera Jardunaldiak dirala eta, Guggenheim Bilbao Museoak, Opera Lagunen Bilboko Elkarteagaz (OLBE) batera, betiko operarik garrantzitsuenez osotutako emonaldien maratoia aurkeztuko dau zapatuan, zezeilak 17, museoaren Entzungelan.

Europako Opera Jardunaldiak dirala eta, Guggenheim Bilbao Museoak, Opera Lagunen Bilboko Elkarteagaz (OLBE) batera, betiko operarik garrantzitsuenez osotutako emonaldien maratoia aurkeztuko dau zapatuan, zezeilak 17, museoaren Entzungelan, pinakoteka bilbotarreko iturriek jakinarazo dabenez.

‘Hirieszena’ egitarauaren barruko lehenengo jarduerea da hau eta Guggenheim Museoak bere 10. urteurrena ospatzeko antolatu dau Euskal Herriko hainbat kultur erakundegaz alkarlanean, urte osoan gizarteagaz batera gertaera hau ospatzeko asmoz. Opera-emanaldien maratoia goizeko 10,00etan hasiko da, OLBEgaz lankidetzan erabat Bilbon grabatutako ‘Opera!’ dokumentalagaz; lan honek operaren mundua azaltzen dau: bere historia, ‘opera’ kontzeptua erabateko arte legez, bere alde musikala, antzerki-aldea eta abar.

Ondoren, opera mitikoak emongo dira: Jacques Offenbachen ‘Hoffmanen ipuinak’ eta Giuseppe Verdiren ‘Aida’ eta ‘La Traviata’, hain zuzen be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu