Lord of war

Joseba Terreros 2006-07-28 02:00

Filma abenturen eta ekintzen istorio bat da, armagintzearen nazinoarteko merkaduaren mundua arakatzen dauena. Pelikulan gerra hotzaren ondorio nahiko ezezagun baten gaia jorratzen da: lehengo estadu sobietarretan eskuragarri eta salgai iminitako armen kopuru ikaragarria.

Elikagaien aditiboak

Amaia Laforga Dietetikan Eta Gizaki Elikaduran Diplomaduna 2006-07-28 02:00   Jan edanak

Aditiboak edo gehigarriak elikagaiei botatako substantzia ez-elikatzaileak dira. Betidanik egon eta erabili izan dira gehigarriak, berbarako gatza, azukere, alkohola, koloratzaileak...

Euskerazko filmak sustatzeko diru-laguntzinoa emongo dau Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2006-07-27 02:00

Aurrekontua 678.000 eurokoa izango da eta helburu nagusia zine-areto eta emonaldi komertzialetan euskerazko filmen emonaldiak eragitea eta euskaratutako filmak bideo eta DVD formatuetan izatea bultzatzea da.

Diru-laguntzinoa antzerkigintza profesionalarentzat

Bizkaie! 2006-07-27 02:00   Kulturea

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Gobernu Batzordeak antzerkigintza profesionala sustatzeko helburuagaz 942.192 euroko diru-laguntzinoa eskaintzen dauen aurrekontua onartu barri dau.

Emigrazinoaren eta Erbestearen Museoa

Iratxe Ormatza 2006-07-27 02:00   Euskaldunak munduan

Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoz eta euskal etxeen ekinbidez sortuko dan museoak euskal diasporearen ganeko Urazandi proiektuaren barruan batutako materiala hartuko dau.

Museo birtualak

Gotzon Plaza Informatikoa 2006-07-27 02:00

Nork ikusi leikez bere lanak museo batean? Eta zergaitik ez erabili teknologia eta beronek eskaintzen deuskuzan abantailak? Ordiziako neska gazte bik Nicolas Lekuona artistearen lanak jaso dabez sarean.

Caetano Velosok zarratu dau Donostiako Jazzaldia

Bizkaie! 2006-07-27 02:00   Musikea

Donostiako Kursaal aretoan azken jazz doinuak entzun dira Caetano Velosoren eskutik. Bera izan da aurtengo Jazzaldiari amaierea emon deutson artistea.

Hegaluze ensalada epela pistozko ozpin-orioagaz

Benat Ormaetxea Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria 2006-07-27 02:00   Jan edanak

Kaixo irakurleok. Udea aurrera doa eta itsasoko denporaldiko produktu nagusia hegaluzea da. Gaurkoan, beraz, hegaluzea landuko dogu suetean. Udea dala eta, ensaladea preparauko dogu, hegaluze ensalada epela. Baina beti esaten dodan legez: jatekoa bero edota epel jatea errefreskagarria da gorputzarentzat. Beraz, goazen ba suetera, ensaladea zelan egin behar

Unamunotik Bilborockera

Bizkaie! 2006-07-27 02:00   Musikea

Euskal taldeei bultzadea emongo deutson plataforma bat izateko asmoagaz, orain arte Bilboko Aste Nagusian Unamuno plazan izaten ziran kontzertuak Bilborock Aretoan izango dira aurten.

Zaitegi, eskertu ezineko 100 urte

Julen Gabiria 2006-07-26 02:00   Kulturea

Garagarrilaren 26an, eguaztenean, 100 urte bete dira euskal kulturearen beste erreferentzia bat jaio zala: Iokin Zaitegi. Barriro be, aurten Andima Ibinagabeitia, Telesforo Monzon edo Balendin Enbeitagaz pasau dan lez, gitxik baino ez dabe gogoratu Zaitegiren bizitza eta obrea, tamalez. Balantzak orekatzeko asmoagaz, baina, hemen gagoz gu, holako efemeride interesgarriak aldarrikatzeko prest.

Hitzordua gerrilla maoisteagaz

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2006-07-26 02:00   Bidaide

Barri fresko-freskoa Bizkaie!-ko nire lagunentzat. Lehen mendebaldarrak gara Nepaleko Herri Askapenerako Ejerzitoaren, gerrilla maoistearen baimena lortu dogunok euren ganeko gorabeherak bideo eta argazkietan jasoteko. Ez da lan erraza izan.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

The sentinel

Joseba Terreros 2006-07-26 02:00

Izen handiko izar bi eta telebistan oraintsu arrakasta handia jadetsi daben beste antzezle bi. Ikus-entzuleak atezuan euki gura dauzan istorio bizia. Horreetxek dira “The sentinel” honen ezaugarririk erakargarrienak eta, egia esan, filmak ez dau askoz be gehiago eskaintzen.

Eguzki-izpiek urtero 60.000 lagun hilten dabez

Bizkaie! 2006-07-26 02:00

Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) aurkeztu dauen ‘Izpi ultramoreen ondorioz sortutako gaixotasunen arazo orokorra’ txostenaren arabera, eguzkipean luzaroan egoteagaitik munduan urtero gitxi gorabehera 60.000 persona hilten dira erradiazinoek sortarazoten dabezan melanoma eta beste minbizi mueta batzuk dirala eta.

Noizko errietarik bako mundua?

Markues 2006-07-26 02:00   Begi betegarri

'Ikusi' sistema elektronikoen enpreseak bulego bi zabaldu ditu Australian

Bizkaie! 2006-07-26 02:00   Euskaldunak munduan

Sistema elektronikoak diseinau, instalau eta gestionetan dituan ‘Ikusi’ enpreseak bulego barri bi zabaldu ditu Australian, bata Queensland-en eta bestea New South Wales-en. Horrela, hiru dira daborduko herrialde horretan dituan bulegoak, Victoria-n daukan egoitza nagusia kontuan hartuta.

Ana Toledo euskaltzain oso barriak gaur egingo dau sarrera-hitzaldia Antzuolan

Bizkaie! 2006-07-21 02:00

Garagarrilaren 21ean, goizeko 10:30etan hasiko da ekitaldia, Antzuolako Udaletxean, Euskaltzaindiako iturriek jakinarazo dabenez.

Asier Abal Gaston: ‘Goi sukaldaritzea posible da zailtasun larregi barik’

Koldo Isusi Zuazo 2006-07-21 02:00   Barriketan

Euskal sukaldaritzako belaunaldi barriko kozinerurik ospetsuenetakoa

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Angela Arregui diseinatzaile bilbotarra hil da

Bizkaie! 2006-07-21 02:00

Moda diseinatzaile bilbotarra gaixorik egoan eta 67 urtegaz, atzo hil zan Barakaldoko Gurutzetako ospitalean. Hileta eleizkizuna gaur, garagarrilak 21, izango da Bilboko Xabierko San Frantzizko parrokian.

Ameriketan euskaldunei buruz argitaratutako informazinoa digitalizauko da

Bizkaie! 2006-07-21 02:00   Euskaldunak munduan

Jasotako informazinoa EHUtik bialduko jake erakunde sinatzaileei eta eurak arduratuko dira zabalkundeaz eta ikerketaz.

Abizen bereko personen bilkurarik handienaren bila Galesen

Bizkaie! 2006-07-20 02:00

Galesko telebista-kate batek abizen bereko personen bilkurarik handienaren marka gainditzea proposatu dau, eta Jones abizena daben ehunka herritar Blaenau Ffestiniog uri galestarrean batzea da asmoa.